GIZARTE Jakintzan

Jakintza Ikastolako GIZARTEko Mintegiaren gunea

- Filosofia

1.1. DBHO 1

1. Metodologia: testu liburua, galderak, terminoak, talde lana…

2. Azterketa: klasean emandako galderak, testuak eta terminologia.

Bi azterketa ebaluazio bakoitzean. Bi azterketak gainditu behar dira media egiteko.

3. Gaiak:

1. Ebaluazioa:

  • Filosofia: zer da?, filosofiaren banaketa, Filosofiaren historia, filosofia zertarako.
  • Kultura: kultura hitzaren esanahia eta definizioa, Kulturaren osagaiak, Kultura arau sistema gisa.
  • Arrazoia eta grina: gizakiaren ikerketa eta haren alderdi aniztasuna; gorputzaren eta gogamenaren arteko erlazioaren arazoa; gogamenaren eta gorputzaren elkarrekintza, gizakiaren bereizgarrien oinarri; sentimenduak, motibazioa eta nahimena; arrazoia eta grinaren arteko gatazka.

2.Ebaluazioa:

  • Historia eta kultur aniztasuna: gizadiaren kultura aniztasuna; kultura aniztasunari buruzko teoriak; gizakia, izaki historikoa; historitatea eta historizismoa; historiaren filosofia; historiak aurrera egiten al du?; historiaren ikusmolde ziklikoa.
  • Ezaguera eta errealitatea: gizakia: ezagutza eta errealitatea; Errealitate materialistak; Errealitate espiritualistak; Giza ezagutzaren zer nolakoak.
  • Giza ekintza eta askatasuna: Askatasuna: kanpo eta barne askatasuna; Determinismoak; Moralaren esparrua; Arau moralak; Moral autonomoa eta heteronomoa; Etika teoriak.

3.Ebaluazioa:

  • Gizakion gizartea: gizakiaren gizartekotasuna; gizabanakoaren eta gizartearen arteko erlazioak; gizarte egitura: taldeak eta erakundeak; gizarte ordena.
  • Gizarte zibila eta estatua: gizarte zibilaren sorreraren inguruko interpretazioak; Estatua eta aginte politikoa; Estatua eta haren tankerak; Zuzenbidezko estatua eta sistema demokratikoa.
  • Zuzenbidea, justizia eta gizarte aldaketa: bizikidetza eta zuzenbidea; zuzenbideari buruzko ikusmoldeak; zuzenbideari aitortzen zaizkion egitekoak; justizia zuzenbidearen helburua den aldetik.

1.1. DBHO 2

Gaia: filosofiaren historia

1. Aitzin Aroa: Platon edo Aristoteles.

2. Erdi Aroa: Agustin Hiponakoa edo Tomas Aquinokoa

3. Aro Modernoa: Descartes edo Kant eta Marx edo Nietzsche.

4. Aro Garaikidea: Wittgenstein edo Ortega y Gasset

Kurtsoa hautaprobetara begira bideratuta dago eta metodologia testu iruzkinean oinarrituta dago. Horrela 3 atal nagusi egongo dira autore guztiekin landu beharrekoak testuak ardatza izanik:

  • Testua ulertzea
  • Testuinguraketa: autorea, testuinguru historiko eta filosofikoa eta autorea.
  • Iruzkin kritikoa

One Response to “- Filosofia”

  1. elene Says:

    kaixo.1 batxilergoko ikasle bat naiz eta filosofiako irakasleak “gizarte zibilaren eta estatuaren arteko harremanei” buruz informazioa eskuratzea bidali digu. egia esan, ez dut ezer interesgarririk aurkitu eta pentsatu dut agian hemendik niri laguntzeko prest dagoen. mila esker

Leave a Reply

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>