GIZARTE Jakintzan

Jakintza Ikastolako GIZARTEko Mintegiaren gunea

- Psikologia

DBHO 1

1.  FROGA OBJEKTIBOAK

Kontrolak

  • Kontrolak egingo dira gaia bukatzean, baina ez dute kontabilizatzeko balioko. Ikaslea ikastera bultzatu eta ez dena ulertzen detektatzea izango da kontrol hauen helburu.          

Lanak:

  • Egingo dira:
  • Euskararen erabileraren neurketa.
  • Familiako genealogia ikerketa.
  • Liburutegiko antolaketa.
  • Zientzietatik Giza Zientzietara pasatzen direnak ezinbestekoa izango dute.

Azterketak:

  • Kurtsoan hiru izango dira, hiruhileko bakoitzeko bana.
  • Aurrez azterketaren eredua eman. Beti galdera batzuk luzeak izango dira eta besteak motzak. Bereiztu  eta definitu atal bakoitza.
  • Azterketako galdera batzuei erantzutea izango da. Aurrez kontrolean azaldutako galdera batzuk ziurtatuko dira.
  • Baloratzerakoan, emandako apunteei zenbat egokitzen zaien neurtuko da, aportazio pertsonalak ere kontutan izanez.

Ponderazioa notarako

  • Azterketako notak %100 izango du. Hurrengo atalak behatuko dira, baina ez dute notan eraginik izango.
  • Asistentzia.
  • Puntualitatea.
  • Etxerako lanak.
  • Gelako jarrera.
  • Atal desberdinak aipatu baditut ere, azterketa arrunta ebaluatzerakoan batuketa soila egin ohi dut. Ebaluazioan zenbakiari dagokion nota jartzen dut. Tokatzen dena.
  • Ez badu gainditzen, errekuperazioa egin behar du.
  • Bukaeran 3 ebaluazioen batezbestekoa egiten dut, horretarako bakoitzaren zenbakiak erabiliz. Borobiltzeko sistema aldatu egiten da: edozein hamartar dagoenean, gorantz egiten da eta dagokion hurrengo zenbaki osoa aplikatu.

Errekuperazioak.

  • Azterketen modalitate berekoak lirateke, baloratzeko era ere halakoa izango delarik. Hala ere, edukien kantitatea asko murriztuko da eta azterketan azaldutako zenbait galdera ziurtatuko da neurri oso handian.
  • Horregatik errekuperazioa nork gainditu duen eta nork ez agertuko da soilik, bere gehienezko nota 5 izango delarik

Nota igo ahal izateko jarraituko den sistema

  • Azterketak eta errekuperazioek ez dute trataera bera izan eta, horregatik, errekuperazio nota altuena 5 bat izango da.
  • Nota igo ahal izateko, ezinbestekoa izango da kurtso bukaerako azterketa final bat.

 

2.  KURTSOA IGAROTZEKO BEHARREZKOA

  • Ebaluazio guztiak gainditzea. Azken aukera ekainean izango da.

 

3.  HOBEKUNTZA  proposamenak  datorren ikasturteari begira:

Leave a Reply

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>