GIZARTE Jakintzan

Jakintza Ikastolako GIZARTEko Mintegiaren gunea

Archive for the 'Orokorra' Category

Gipuzkoako Kirolak Saria Jakintza Ikastolarentzat

Posted by koro on 22nd Abendua 2008

Gustura gaude Jakintzan. Oporrak dira, baina hala ere ez dugu egin zaigun errekonozimendua hutsean utzi. Amaitzear dagoen 2008ko urte honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak Jakintza ikastola aukeratu du eskola kirola garatzeko orduan gehien nabarmendu den ikastetxea. Hori zortea gurea!

Zorionak ikasleei, gurasoei, irakasleei… Aipamen berezia ikastolako mendi irteerak antolatzen dituen guraso taldearentzat, Martxan duten blogean mendira joaten ez garenak ere, ibilaldiak jarraitu ahal ditugulako.

Irakasle asko izan da merezimendua izan duena, baina Arantza De Juan nabarmenduko dugu, denbora luzez, bere ardura izan baita hau dena. Zorionak Aran! Eta Gorka, eta Angel, eta Mikel, eta Maite, eta Manu eta… Mila esker, zuen ondoan denok garelako garaile!

Eguneroko lanaren berri gure ikasle ohi batzuk ateratzen diren honetan ere ikus dezakegu. Zorionak, Eñaut! Zorionak, Ana! Zorionak, Odei! Zorionak, guztioi!

Posted in Albisteak, Ikastola, Orokorra | No Comments »

Estreno mundiala!

Posted by koro on 29th Maiatza 2007

Ongi etorri Jakintza Ikastolako Gizarteko Mintegiak hasi duen gunera. Hauxe duzu gure lehen artikulua.

Gaur eman diogu amaiera 2006-2007 ikasturtean hasi genuen Gizarteko Mintegiko lanari. Ondo aprobetxatu dugun ustean bukatu dugu eta datorren ikasturterako asmoak zerrendatu ditugu. Hau da asmo horietako bat, material ugari aritu baikara biltzen eta denon eskura jarri beharko dugula pentsatu dugu. Arrazoi horregatik sortu da GIZARTE Jakintzan.

Hori bai, lana datorren urterako utzi dugu!

Ideia berriak badituzue, asko eskertuko dugu zuen laguntza, berriak baikara lan honetan.

Posted in Orokorra | 2 Comments »