GIZARTE Jakintzan

Jakintza Ikastolako GIZARTEko Mintegiaren gunea

Archive for the 'Euskara' Category

Euskaraz bai! Pauso bat haragoooooooo…

Posted by koro on 12th Abendua 2008

Iritsi da eguna. Bihar, abenduaren 13an, 18:00etatik aurrera, Euskararen Gizarte Eragileen Kontseiluak Barakaldoko BEC-en egingo du ospakizuna.

Euskara Euskal Herriaren berezko hizkuntza da eta bertan izan dezakeen garapenaren baitan bakarrik ziurta daiteke bere biziraupena. Euskarak etorkizuna behar duelako, iraungo duen hizkuntza izatea nahi dugulako eta euskal herritar guztien hizkuntza izatea nahi dugulako, ezinbestekoa da euskararen garapena ziurtatzea.

Zorionez, nahiz eta euskal jendartean osoki euskaraz bizitzeko aukerarik ez egon, gaur egun, neurri handi batean euskaraz bizi den jendarte zabala dago. Euskalgintza bilgune da euskaraz bizi den jendarte horrentzat. Hortaz, euskaraz bizitzea da gure aukera. Aukera hori hartu dugunontzat euskaraz bizi ahal izateko baldintzak sortu nahi ditugu eta horretarako ari gara lanean euskalgintzan. Horregatik ere hizkuntzarentzat esparruak garatu eta zabaldu nahi ditugu; geure bizitza euskaraz normaltasunez egin ahal izateko.

XXI. mendearen hasieran euskarak bizi duen egoeraren aurrean, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko Batzar Nagusiak oinarrizko irakurketa hau egin du, euskararen egungo egoeraz:

  • Egindako lanari esker euskal herritarren euskararen aldeko jarrerak azken hamarkadetan bilakaera baikorra izan duela ukaezina da. Gehiengo zabalaren jarrera euskararen aldekoa da, euskararen zabalkundea eta normalizazioa lortzearen aldekoa. Baina euskararen garapena nahi baino mantsoago ari da gertatzen.
  • Euskal Herriko biztanleen laurdena euskalduna da. Azken hamarkadetan egindako ahaleginak euskaldunen kopurua handitzea ekarri badu ere, handitze hori ez da izan euskararen normalizazioa bermatzeko adinakoa.
  • Erabileran ere hazkundea gertatu den arren, egoera normalizatuak izango lukeen erabilera mailaren azpitik gaude oraindik.
  • Euskaldunok euskaraz bizitzeko dugun eskubidea ez dago bermatuta, eta nabarmenak dira egunero sortzen diren ezintasunak. Euskal Herriko hainbat eremutan, euskaraz bizitzeko aukera dagoenean, euskaldunak ahalegin gehigarria egin behar du hori lortzeko, ohiko funtzionamendua, lehenetsitakoa, erdaraz garatzen delako.
  • Abagune honetan, euskalgintzak elkarlan-jarduera aberasgarria eraiki du. Elkarlan-giro horren emaitza oparoa da euskarari emandako bultzada, ehunka gizarte-eragileren ekarpena eta instituzioengan lortutako eragite-lana. Aurreratutakoa kontuan izan eta normalizaziora iristeko bidea falta dela gogoan hartuta, oinarrizko ildo hauek jarraituko ditugu etorkizunera begira:
  1. Euskararen berreskurapen-prozesua azkartzea ezinbestekoa da. Hau da, egun Euskal Herrian euskara ez dakitenek ikastea, eta, bere erabilera esparru eta eremu berrietan handitzea, ahalik eta eperik laburrenean. Ezagutza eta erabilera zabaltzeko aukera berriak sortzen jarraitu behar dugu.
  2. Funtzio sozial guztiak euskaraz garatzeko aukera lehenbailehen lortzea ezinbestekoa da, horrela lor baitaiteke euskararen normalizazioan urrats benetakoak egitea.
  3. Euskara lehentasuneko hizkuntza izatea lortu behar dugu, horrela ziurta baitaiteke euskaldunen eta biztanle guztien hizkuntza eskubideak bermatuta izatea.
  4. Hori guztia egiteko lan politiko-instituzionala eta lan soziala bideratu behar dira, biak ere norabide berean. Erakunde instituzionalek, eragile politikoek, ekonomikoek eta sozialek, norbanakoek eta euskalgintzak norabide berean lan egitea ezinbestekoa da, guztion arteko lankidetzak ziurta baitezake euskararen geroa eta Euskal Herri euskalduna.

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua osatzen dugun eragileok euskararen eremu osoan euskaraz normaltasunez bizitzeko ari gara lanean. Etorkizunerako, euskalgintzan ari garen erakunde eta lagunok lanerako ilusioa eta grina dugula berretsi nahi dugu. Ahalegin horretan batera jarduteko gonbita luzatzen diegu jendarte-eragileei, erakundeei, eta gizarteari oro har.

Amaitzeko, Kontseiluak 10 urte hauetan euskara ikasi, erabili, zabaldu eta horren aldeko hautua egin duten jendarte-eragile guztiei eta pertsona guztiei zorionak eman nahi dizkie.

OHARRA: Ekitaldirako sarrerarik gabe bazaudete oraindik, lasai egon! BEC-en hartu ahal izango dituzue doako sarrerak. Izan ere, ez dugu nahi inor kanpoan gera dadin eta denontzako tokia izan dadin ahalbidetuko du Kontseiluak.

Posted in Albisteak, Euskara, Gizarte | No Comments »

ENE, Euskararen Nazioarteko Eguna

Posted by koro on 3rd Abendua 2008

Iupi! Badator, badatorrela…

Eta etorri da!

[kml_flashembed movie="http://www.youtube.com/v/eLykeVHROFE" width="425" height="350" wmode="transparent" /]

Beste helbide batzuk:

Posted in Albisteak, Bideoak, Euskara, Ikastola | No Comments »

EUSKO IKASKUNTZA eta Wall Street Journal

Posted by koro on 11th Urtarrila 2008

Oker ez banago, 2007ko azaroan ikusi genuen Basque Inquisition: How do you say shepherd in euskera? izeneko artikulua The Wall Street Journal egunkarian. Ingelesa ulertzen ez dugunok itzulpenekin konformatu ginen: Jaurlaritzak milaka lagun eskolara itzultzera behartzen dituela eta milioika euro xahutzen dituela “nekazal inguruko hizkuntza bat berpizten” esaten omen zuen Keith Johnsonen artikuluak.

Kazetariak Joseba Arregi Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu ohiaren eta Leopoldo Barreda PPko legebiltzarkidearen hitzak aipatzen zituen, besteak beste. Arregik zioenez, “euskara ez da ona eguneroko elkarrizketa baterako. Hizkuntza bat inposatzen denean gutxiago erabiltzen da eta inposiziozko zein erreakziozko zirkulu beldurgarri bat sortzen du. Gehiegi fortzatu da hizkuntzaren erabilera”. Leopoldo Barredaren iritziz, berriz, “euskara ez da erabiltzen bizitza errealean”. Wall Street Journal-ek bere edizio amerikarrean argitaratu zuen artikuluak – ez Europako edizioan – “Euskadin gaztelania baztertu” egiten dela esan zuen, “euskal inkisizioak” nolabaiteko “garbiketa linguistikoa” garatzen duela.Gainera, artikulua sinatzen duen kazetariak euskara hizkuntza “atzeratua” dela adierazi zien irakurleei, moldatzeko gaitasunik ez duena. Horretarako, “artzain” esateko 10 modu ezberdin daudela zioen, baina neologismoak asmatu behar direla “aireportu”, “independentzia” edota “demokrazia” bezalako gauzak esateko. “Euskal separatista askok armak gramatikagatik ordezkatu” dituztela ere idatzi zuen Johnsonek eta “euskara bizitza publikoko esparru guztietan inposatzearekin amesten” dutela.

Gaur, ostirala, bilera esanguratsua izango da New Yorken. Hainbat hilabetez zain izan eta gero, Eusko Ikaskuntzako hainbat ordezkari Wall Street Journal-eko zuzendariordearekin bilduko dira.

Keith Johnson kazetariak Wall Street Journal egunkarian euskarari buruzko artikulu polemiko hori kaleratu zuenetik ugariak izan dira kexak eta egunkariko arduradunekin bildu nahi zuten Eusko Ikaskuntzako ordezkariek.

Kaleratu zen egunetik, oihartzun handia izan zuen testuak euskal komunikabideetan eta hamaika internautek kexa e-mailak bidali zizkioten  berehala egileari. Kexen bolumena ikusita, erantzun komuna igorri zuen Johnsonek, bere asmoa ez zela “euskara gutxiestea izan” argituz eta “euskal hiztunei nolabaiteko irainen bat” egin bazien, barkamena eskatuz.

Egun horretan bertan, Eusko Jaurlaritzak kexa gutun bat igorri zuen egunkarira eta egun batzuk beranduago, hainbat esparrutako eta herrialdetako 180 pertsona ezagunek ere antzeko gutuna bidali zuten egunkarira, euren kexa agertuz.

Azkenik, Eusko Jaurlaritzak internet bidez lortutako 17.000 sinadura igorri zizkion Wall Streetako zuzendaritzari, euskal komunitatearen haserrea adieraziz.

Beste esteka batzuk:

Ganbaratik

eitb

Posted in Albisteak, Euskara, Historia | No Comments »

Euskararen erabilera Jakintza Ikastolan

Posted by koro on 17th Abendua 2007

Urtero egin ohi dugun bezala, Jakintza Ikastolako Batxilergoan euskararen erabilera neurtu dugu eta ez diogu urteari amaitzen utzi nahi emaitza horien berri eman gabe.

Otxokuartos taldeak egin du eta emaitzak aztertzea merezi du.
[kml_flashembed movie="http://www.youtube.com/v/Oo1IuhPKIO8" width="425" height="350" wmode="transparent" /]

Posted in Albisteak, Bideoak, Euskara | No Comments »

ENE: Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna. PREGOIA eta BERTSOA

Posted by koro on 3rd Abendua 2007

Jakintza Ikastolan ez dugu ENE ahaztu…

Potto Irratian entzuteko…

Pregoia

Gaur

Euskararen

Nazioarteko eguna ospatzen da

Munduko txooooko guztietan!

  • Bai?

Bai!

Munduko txooooko guztietan!

Kontinente guztietan daudelako euskaldunak!

Eta EUSKARA

Gutxien espero dugunean entzun daitekeelako!

Lehenengo EUSKARAREN EGUNA

1949an ospatu zen, abenduaren 3an.

  • Uf! Aspaldi!

Jai hau Euskal Herrian eta atzerrian ere ospatzen da:

Argentinan,

Uruguain,

Venezuelan,

Ingalaterran,

Italian…

  • Uf! Urruti!

Bai!

Gaurkoan EUSKARAK bildu gaitu

Jai eguna hasi da

BAT-BI-HIRU-LAU

Jolastu

EUSKARAZ

Bizi

EUSKARAZ

Ligatu

EUSKARAZ

Ikasi

EUSKARAZ

Eta lan egin

EUSKARAREN ALDE.

 

Bertsoa

Bizi dugu zapalketa ,

bizi gera zapalduta,

amets bat esku artean

beldurrak ezkutatuta,

Etsaiaren gonapean

lurreraino makurtuta,

nondik gatozen eta nor

garen erabat a(ha)ztuta.(Bis)

Sentitu nahi ez duguna

sentitzera behartuta

Baina bada esperantza

Dena ez dago galduta

Euskara dugu jatorri

Egin dezagun burruka

Errazagoa_izango da

Denok eskutik helduta.(Bis)

 

[kml_flashembed movie="http://youtube.com/v/UDRBf31Nvd8" width="425" height="350" wmode="transparent" /]

Posted in Albisteak, Bideoak, Euskara | No Comments »

ENE: Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna

Posted by koro on 2nd Abendua 2007

Egun hau ez da atzo goizeko kontua. 1949ko abenduaren 3an ospatu zen, jada, Iparraldean eta Ameriketako hainbat lekutan, baina frankismoa puri-purian zegoen garai hura ez zen euskararentzat  oso erosoa izango.

Eusko Ikaskuntzaren sorrerarekin lotu behar dugu ospakizun hau. 1918ko irailean egin zuten lehen kongresua eta, bertan, erakundearen helburuak zehaztu ziren. Nagusiena, euskal kulturaren sustapena eta iraupena ziurtatzea izan zen. Jaio zenentik Gerra Zibilerainoko bitarte horretan, erakunderik dinamikoenetakoa izan zen Eusko Ikaskuntza:

  • etorriko zen euskal unibertsitatearen diseinua egin zuen
  • autonomia estatutuaren zirriborroa idatzi zuen
  • uda ikastaroak antolatu zituen
  • Euskaltzaindiaren sorrera bultzatu zuen
  • ikastoletako testu-liburuak argitaratu zituen, e.a.
  • Beste “egun” batzuen bultzatzaile ere izan zen: Antzerki eta olerki egunak, Bertsolaritza eguna…

Eusko Ikaskuntzaren ekimena bertan behera geratu zen Espainiako Gerra Zibilaren eta gerra ostearen ondorioz. Iparraldean, Joxe Miel Barandiaran saiatu zen erakundea bizirik mantentzen eta Nazioarteko Eusko Ikaskuntza bultzatu zuen. Era berean, Eukararen Eguna izendatu zen 1949ko abenduaren 3rako eta horrelaxe jarraitu du ospakizunak egutegian, Euskal Herrian ezezik, Parixen, Mexikon, Caracasen, New Yorken eta bestetan ere ospatzen delarik.

1995ean, Kanpoko Gizataldeen Lehen Mundu Biltzarrean, Uruguaiko ordezkaritzak egunaren berrindartzeko proposamena egin zuen eta euskaldunek egun handitzak zutena Euskararen Egun ofizial izendatzea eskatu zuten.

Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak ontzat eman zuten proposamena eta abenduaren 3a, Euskararen Eguna izendatzea erabaki zen.

Ondo pasa egun hori!!

[kml_flashembed movie="http://youtube.com/v/Hz3SRNJeUHw" width="425" height="350" wmode="transparent" /]

http://www.euskosare.org/ene/2007/index_html?set_language=eu&cl=eu

http://blog.eitb24.com/vascopampa/2007/11/12/euskararen-nazioarteko-eguna-1/

http://www.sustatu.com/1195210274/

http://kaixo.blogspot.com/2007/11/euskararen-nazioarteko-eguna.html

http://www.basqueheritage.com/berria/eusk/index.php?artiid=6519&PHPSESSID=b908be4b52d2c86311a1a0055dc1fe88

http://www.basqueheritage.com/berria/eusk/index.php?artiid=6518

http://www.euskara.euskadi.net/r59-738/eu/contenidos/informacion/7011/eu_2446/eu_12478.html

http://www.erabili.com/zer_berri/galdezka/1101478709

http://www.euskaraz.net/Kultura/Euskararen_eguna

http://www.goiena.net/bergara/albisteak/abenduaren-3an-euskararen-eguna-egingo-dute

http://www.blogak.com/berbaizu/abenduak-3-euskararen-eguna

http://www.mondragon.edu/eps/archivos-de-destacados/euskararen-eguna-arrasaten

Posted in Albisteak, Euskara | 1 Comment »

ENE

Posted by koro on 16th Azaroa 2007

Eneeeeeeeeeeeee!

Eusko Ikaskuntzak, urtero bezala, ENE (Euskararen Nazioarteko Eguna) ospatzeko ekitaldien aurkezpena egin du, euskararen unibertsaltasuna aldarrikatu eta bultzatzeko helburuz.

Abenduaren 3 arte ez daukazue itxaron beharrik horretaz jakin nahi baduzue.  Klika ezazue hemen.

Posted in Albisteak, Euskara | No Comments »

Babel

Posted by koro on 10th Azaroa 2007

Lastime ingelesa ez dudala behar bezala ulertzen…

Beste batzuk esandako kontuez ari naiz…

Zuek pentsa…, euskaraz, ahal baduzue.

Posted in Euskara | No Comments »

Zarautz hizketan

Posted by koro on 2nd Azaroa 2007

Zarautz hizketan liburua eta DVDa aurkeztu dituzte.

80 bat zarauztarrek hitz egiten dute bertan, XX. mende hasieran jaiotakoak denak. Nekazaritza munduko aldaketa, umetako jokoak, familia harremanak, desagertu diren hainbat lanbide… erakusten dizkigute eta, era berean, euskararen eboluzioa.

Orain 3 urte eman zuen beka bat Zarautzko Udaletxeak eta Aintzane Agirrebeña, Belén Maiz, Asier Sarasua, Miren Zabaleta eta Fernando Muniozgurenek jarri zuten martxan proiektua.

Posted in Euskara, Gizarte, Historia | No Comments »

Omenaldia andereño “historikoei”

Posted by koro on 30th Iraila 2007

Albiste ugari dago gure GIZARTEn ondo etorriko liratekeenak, baina Donostiako Zinemaldiko izarrekin nahastuta bada ere, ezin hau ahaztu: Ikastolek klandestinitate garaiko langileak omendu zituzten atzo ikasturte hasierako ekitaldian Tolosako Leidorren. 

Herritarren eta erakundeen babesa sentitu zuten atzo Frankismo garaian ikastoletan lanean aritutakoek- dio Berriak.

Hemendik ere gure omenalditxoa egin nahi diegu andereñoei, beraiek jarritako hazirik gabe gure GIZARTEk ez bailuke bizitzeko lekurik izango.

Posted in Euskara, Gizarte, Historia, Ikastola | No Comments »