GIZARTE Jakintzan

Jakintza Ikastolako GIZARTEko Mintegiaren gunea

Archive for the 'Albisteak' Category


Ordiziako Musika Eskolak 25 urte: Golden Apple Quartet

Posted by koro on 28th Ekaina 2008

Atzo Golden Apple Quartet, Donostiako laukoak, Herri Antzokian abestu zuen lehen aldiz. Bukatu berria da ikasturtea, eta urte honetan guztian zehar Ordiziako Musika Eskolak bere 25. urteurrena ospatzeko ekitaldi ugari antolatu du. Atzokoak itxi zuen ospakizunen zerrenda.

1986an sortutako taldeak musika, umorea eta errespetua uztartzen ditu. Loiola Garmendiak, Eduardo Errondosorok, Manuel Romanok eta Enrique Otxoak osatzen duten laukoa ezaguna da oso musikaren munduan. Hamaika emanaldi eta ekitalditan parte hartu du Golden Apple Quartetek, eta haien ahots-joko, xelebrekeria eta erritmoarekin entzuleak bereganatzen iaioak direla erakutsi dute.

Ordiziako Musika Eskolak gonbidapen ugari banatu zuen guraso, lankide eta erakundeen artean eta gonbidatuek ez zien muzin egin. Oso gustu ona utzi zuen Golden Apple Quartetek ikusleen artean eta gaztetxoenek traje beltzek ematen zuten seriostasuna hausten zela ikusi eta ikasi zuten. Gozamena izan zen han bildu ziren guztientzat.

Ez zen giro atzo Ordizian! Inork ez zuen etxeratu nahi eta jende asko Garagardo Festara joan zen afaltzera; Musika Eskolakoek, berriz, Martinez jatetxean eman zioten bukaera urte luze eta aberats honi. Azken muturreraino zaindutako detaileak, gonbidatuen zerrenda atrilean, txartel dotoreak mahaian, lankideek jarri zuten giro goxoa…

Urte askotarako oparotasuna opa dizuegu denoi!

Posted in Albisteak | No Comments »

HERRI ANTZOKIAK 25 URTE: Joe Strummer: vida y muerte de un cantante.

Posted by koro on 26th Ekaina 2008

Ordiziako Herri Antzokiak 25 urte bete ditu, eta hori ospatzeko musikarekin zerikusia duten lau film proiektatuko dituzte. Zikloari Musika Zinean izena jarri diote, eta Musika Eskolak eta Herri Antzokiak antolatu dute elkarlanean.

Lau filmak ostegunetan izango dira, 21:00etan, eta sarrerak hiru euro balio du. Aurrenekoa gaur proiektatuko dute: Joe Strummer: vida y muerte de un cantante. Julien Templek zuzendutako filmak (123 min.) orain bost urte hil zen The Clash talde mitikoaren lider Joe Strummeri egiten dio gorazarre.

Gaur zortzi Across the universe filma botako dute. 1960ko hamarkadako AEBetako unibertsitateetan girotutako musikal antibelikoa da, Julie Taymorrek zuzendua.

Uztailaren 10ean, Anonimos filmaren txanda izango da. Gerra zibila bizi duen alegiazko Amerikako Estatu Batuetan girotua dago, eta Bob Dylan da filmaren haria eramaten duena.

Zikloa ixteko, Martin Scorsesek Rolling Stonesi buruz egindako dokumentala botako dute uztailaren 17an: Stones, shine a light.

Gaur ez da egun egokiena izan zikloari hasiera emateko. Garagardo Festa ere gaurkoan hasi da eta Strummerri buruzko pelikula honetan interes bizia izan zezakeen jende ugari han egotekotan zen. Dozena bat pertsona izango ginen aretoan eta asko estimatu dugu Herri Antzoki eta Musika Eskolaren ekintza. Pena izan da zikloan interes gehien piztuko duen pelikuletako bat lehenengoa izatea, Garagardo Festarekin batera, futbola… Aukera galdua!

Bide batez, zorionak esateko aprobetxatuko dugu. 25 urte emankor hauek jarraia izango duten itxaropenez, gure animoak bidaltzen dizkizuegu hemendik!

Posted in Albisteak | No Comments »

Erdi Aroko azoka

Posted by koro on 23rd Maiatza 2008

Asteburu honetan Erdi Aroko azoka egingo da Ordizian. Urdanetaren jaiotzaren V. mendeurrena dela-eta, espezien
feria eta “Oihanetik Itsasora” erakusketa eta antzezpena izango dira horren barnean. Hementxe utziko dizuegu egitaraua:

Maiatzaren 24a, larunbata

  • 11:00-Desfilea. Barrean kultur etxetik aterako da etaazoka hasiko da. Beira puztu, hargintza, forja, larrugintza, zeramika tailerrak… Espezien azoka Garagartza Plazan izango da eta Basotik itsasora erakusketa ere zabalduko da. Euskal Okeleko txahala ere erreko dute burruntzian.
  • 12:00- Arku tiraketa frontoian.
  • 12:30etan Storici Sbandieratori delle Contrade di Cor taldearen desfilea aterako da Barrenatik.
  • 13:00etan zaldi ferraketa.
  • 17:00etan desfilea eta saltokien irekitzea.
  • 18:00etan Storici Sbandieratori delle Contrade di Cort talde italiarra.
  • 18:30etan Beti Argi banda, Laguntasuna errondaila eta Larru-Arri abesbatza.
  • 19:00etan euskal okelata txahalaren dastaketa Garagartza Plazan.
  • 21:00etan Euskal Herriko ipuin eta elezaharraren kontaketa Plaza Nagusian.

Maiatzaren 25a, igandea

  • Aurreko egunean izandako antzeko gauzak. Hori bai, azoka beranduago hasiko da.
  • 12:15-Desfilea eta satokien irekiera.
  • 17:30- Desfilea eta saltokien irekiera.
  • 18:00- Basotik itsasora itsasontzi baten eraikuntza irudikatuko da, basokolana eta zura prestatzeko usadioa…

Anima zaitez eta etorri!

Posted in Albisteak | No Comments »

URDANETA-M de Borja Ramos- Urdaneta y los pioneros vascos en Filipinas: su contribución a la formación de la nación filipina

Posted by koro on 14th Maiatza 2008

Filipinak

Hitzaldia

Non: Ordiziako Barrena Kultur Etxean

Noiz: maiatzaren 15a, osteguna, 19:00etan

Hizkuntza: gaztelera

Hizlaria: MARCIANO DE BORJA RAMOS, Filipinetako Enbaxadako lehen idazkari eta kontsula.

Ostegun honetan bukatzen da Ordizian Urdaneta eta bere testuinguru historikoaren inguruan antolatu den hitzaldi zikloa. Filipinetako Enbaxadatik datorkigu, Marciano de Borja Ramos.

Biografia

Marciano de Borja Ramos Pasigen jaio zen, Filipinetan, 1966an. Historia eta Atzerriko Hizkuntzetan lizentziatua da (Cum Laude) Filipinetako Unibertsitatean. Nafarroako Unibetsitatean Historia eta Geografia masterra egin zituen eta Nazioarteko Politika ikasi zuen Tokioko Unibertsitatean.

Tokio eta Txileko Santiagoko enbaxadetan aritu da lanean Espainiara etorri baino lehen. 2005eko irailean destinatu zuten Madrileko enbaxadara, lehen idazkari eta kontsul izendatuz. Politika eta ekonomia arloak ditu bere.

Argitaratu dituen hainbat liburu

FSO IV: Starting a Career in the Philippine Foreign Service, New Day Publishers, 1999

Basques in the Philippines, University of Nevada Press, 2005

Hitzaldia

Gaurko hitzaldiak azken aipatutako liburua landuko du. Bertan, Filipinetara iritsi ziren lehen euskaldunak agertzen dira, 1521ean Magallanesekin iritsi zirenak, eta baita gaur egun han jaio diren euskaldunen ondorengoak ere.

Euskal emigrazioaren ikerketa bat da eta Filipinetan eginiko ekarpen garrantzitsuaren errekonozimendua. Kontuan izan behar dugu, espedizio hauek gidatu zituzten pertsonen gehiengoa Gaztelako erresumatik etorri zirela, baina garai hartako Gaztelan, ez zeuden gaztelauak soilik. Gailegoak, kataluinarrak, andaluzak eta euskaldunak ere baziren.

1521-1898ko tarte horretan egindako espedizio, kolonizazio eta ebanjelizazioetan euskaldun ugari aurkitzen dugu: Elkano, Urdaneta, Legazpi, Saltzedo, Goiti, Guido de Lavezares

Gaur egun ere, euskaldunek protagonismo handia dute Filipinetako komunitatean, bai ekonomian, nola politikan ere. Aboitiz, Araneta, Arrespacochaga, Ayala, Bilbao, Eizmendi, Ynchausti, Yulo, Zubiri, Elizalde, Garchitorena, Isasi, Loyzaga, Luzuriaga, Moraza, Uriarte, edo Zuloaga ezagunak ditugu egungo gizarte filipinarrean.

Erruz aritu gara Urdaneta eta bere testuinguruaz hitz egiten, Gaurkoan, aukera aparta izango dugu, beste ikuspuntua aztertzeko, Filipinetakoa, alegia.

Aldi berean, agurra izango da. Zorionak eman behar dizkiegu antolatzaileei. Hitzaldi zikloa hau gozatzeko aukera izan dugunok, ordiziarrak hurrengo zikloari hasiera emateko beste 100 urtez itxaroten ez egotea espero dugu!

Posted in Albisteak, Gizarte, Historia | No Comments »

URDANETA-DE MIGUEL: Los conocimientos náuticos en la época de Urdaneta

Posted by koro on 16th Apirila 2008

HIZLARIA: José Ramón de Miguel Bosch

NON: Barrena Kultur Etxea

NOIZ: apirilaren 17a, osteguna, 19:00etan

HIZKUNTZA: gaztelera

Urdaneta eta bere garaia liburu aurkezpenaren ondoren, aurrera darrai Barrena Kultur Etxean Andres Urdanetaren figuraren gaineko solasaldi-zikloa

1525. urtean, Andres Urdaneta nabigatzen hasi zenean, garaiko bi potentziak (Portugal eta Espainia) ozeano-hedapen prozesuan zeuden bete-betean, bai Amerikan eta baita Asian ere.

XV. mende amaieran, Mediterraneoko lurrak utzita Atlantikoranzko joeran itsasontzien forma eta neurriak aldatu behar izan ziren eta jakinduria teknika berrietara egokitu behar izan zen. Euren ozeanoz handiko jomuga horretan itsasontzi horiek gidatuko zituzten profesionalen behar gero eta handiagoa asetze aldera, Gaztelan, eta nahiz eta neurri txikiagoan baita Portugalen ere, Nautikaren inguruko itunak ugaldu egin ziren.

“Nabigatzearen artea”, nautika modernoaren hastapena, aplikatu ziren diziplinen artean lehenengotarikoa izan zen. Jarduera tekniko hori kosmografia, geografia, matematika, fisika eta meteorologia bezalako oinarri zientifikoetan sostengatzen zen.

El mundo es rredondo o espherico, puesto que las nauegaciones y descubrymientos que se han echo e se hazen se hazen por cartas planas… 1508. urtetik aurrera Fernando Katolikoak erabakita Padron Real delakoa eratu zen, gertatzen diren heinean aurkikunde berriak sartuz doan mapa-mundia eta dagoeneko 1529. urtean longitudeen eskala sartzen da eta 1536an orratzaren aldaera magnetikoa. Gero eta tona kopuru handiagoko ontzien beharrak, egurraren ekoizpena arrazionalizatzea eta ontzi-arkitektura matematizatzea eragin zuen.  Honen adibide da 1587. urteko Garcia de Palacioren ituna. Bertan itsasontzien lehen plano inprimatuak aurkitzen dira. Zientziaren ikuspegitik arras garai interesgarria izan zen eta jendarte gehienarentzat ezezaguna aldi berean.

Urte horietan kartografiaren garapenak mapa lauen gainean lurbiraren aldeak proiektatzeko arazoari irtenbidea eman zion. Urdaneta berak aipatzen du 1566an Felipe II.ari egindako aldarrikapenean: “ Y porque el mundo es rredondo o espherico, puesto que las nauegaciones y descubrymientos que se han echo e se hazen se hazen por cartas planas…..”. 1508. urtetik aurrera Fernando Katolikoak erabakita Padron Real delakoa eratu zen,gertatzen diren heinean aurkikunde berriak sartuz doan mapa-mundia eta dagoeneko 1529. urtean longitudeen eskala sartzen da eta 1536an orratzaren aldaera magnetikoa.

Gero eta tona kopuru handiagoko ontzien beharrak, egurraren ekoizpena arrazionalizatzea eta ontzi-arkitektura matematizatzea eragin zuen. Horren adibide da 1587.urteko Garcia de Palacioren ituna. Bertan itsasontzien lehen
plano inprimatuak
aurkitzen dira.

Zientziaren ikuspegitik oso garai interesgarria izan zen eta jendarte gehienarentzat ezezaguna aldi berean.

Posted in Albisteak, Gizarte, Historia | No Comments »

URDANETA: JOSÉ RAMÓN DE MIGUELen “Urdaneta eta bere garaia” liburuaren aurkezpena

Posted by koro on 9th Apirila 2008

Ostegun honetan,  apirilaren 10ean, arratsaldeko 7etan, Ordiziako Barrena Kultur Etxean Urdaneta eta bere garaia liburua aurkeztuko da. Bertan, azken urte hauetan José Ramón de Miguelek egindako azterketak, orijinalen gaineko lanak…plazaratzen dira. Aurkezpenean, José Miguel Santamariak (Ordiziako alkateak), José Ramón de Miguelek (egileak)  eta Mikel Aramendik (liburuaren euskara itzultzaileak) parte hartuko dute.

Posted in Albisteak | No Comments »

URDANETA ETA ASTE KULTURALA

Posted by gorka on 1st Apirila 2008

Urtero bezala Aste Santuko oporretako aurreko astean Ordiziako Jakintza ikastolan Aste Kulturala izan genuen. Aste horretan ohitura den bezala DBHO 1-eko ikasleek KULTUR LEHIAKETA prestatu zuten LH 5 ETA 6. mailakoentzat. Aurtengoa  Andres Urdanetaren urtemuga dela eta bera izan zen lehiaketa honetako protagonista nagusia. Horrela LH 5 eta 6ko ikasleek prestatu zituzten ikuskizun guztiak pertsonai honen inguruan izan ziren eta baita ere DBHO 1ekoek prestatu zuten tribial lehiaketa. Lehiaketa hau prestau ahal izateko gure ikasleek lan batzuk egin behar izan zituzten Urdaneta eta bere testuinguru historikoari buruz. Hauek helbide honetan aurki ditzakezue: urdanetawiki.wikispaces.com

Posted in Albisteak | No Comments »

Aralarko San Migel eta Igaratzako kapera

Posted by koro on 25th Martxoa 2008

Urtero bezala, San Migel Nafarroa bisitatzera irten da. Aralarko zaindariak Pazko igandean hasi zuen bere ohiko ibilbidea, 280 herri bisitatuko dituelarik. Elurra ez zuen barkatu, 70 cm-ko kapak zuritu zuen bidea, baina dozena bat lagunek lagundio zioten Baraibarreraino. Aste honetan Larraun, Araitz eta Imotz ere pasatuko ditu, astelehenean Iruñeara iritsi baino lehen. Ekainaren 10erako aurreikusten da bere itzulera.

  sanmielen.JPGIgaratzako kapera eta aita Alberto1946an inaguratu zuten Aralarko Adiskideek Igaratzako kapera. Lehenengo urtean igandero eta jai egunero meza emateko Tolosako apaiz desberdinekin moldatu ziren eta gero Lazkaoko Aita Beneditarrekin. Meza bakoitzeko 50 pta ordaintzea erabaki zuten, apaizarentzat lan handia suposatzen baitzuen: aurretik Lizarraustiraino joan eta janaria eraman behar zuen; etxera itzultzerako oso berandu izango zen… Diru honi artzainek eta mendizaleek emandakoa gehitu behar zitzaion (60-80 pta bildu ohi zen gutxi gorabehera).

Aldarearen gainean Arantzazuko Ama Birjinaren irudia jarri zuten, eskuinean San Bernardo Menton, mendizaleen zaindaiarena, eta ezkerrean San Migelena, orain Nafarroako ibilbidea egitera atera dutena.

Alberto Begiristain, Lazkaoko beneditarren aita priorea, arduratu zen. Inagurazioa berezia izan zen: lehenengo meza zen hartan, elurra hasi zen; hori bitxia zen, maiatzaren lehenengo igandea baitzen! Apaizak eta laguntzailea izan ezik beste guztiak kanpoan egon ziren, ikusten ari zirena ezin sinetsirik. Meza 12:00etan zen, goizean goiz atera eta, garai hartako legeak agintzen zuen bezala, 4 orduko bidea baraurik egin behar izan zuten.

Gaur egungo artzainek garraio mekanizatuaren jabe dira; lehengoak, berriz, oinez edo kabaileriaz egin behar izaten zuten bide guztia. Komunikazio zailtasun honek sei hilabeteko bakardadean murgiltzen zituen artzainak. Elkarrekin biltzeko ere ez zuten okasio handirik izaten, ardi mozketa izan ezean. Meza entzutea izaten zen igandeko lehenbiziko betebeharra kristau familia gehienetan eta orduko artzain eta nekazariek oso nekez utziko zioten lan horri ordubete eta biko bidea egin beharrean izan arren. Mendiko 6 hilabete horietan, berriz, Korpus egunean bakarrik joaten ziren mezetara, San Migelgo elizara, hain zuzen.

Aita Alberto ia 40 urtez ibili zen Igaratzako joan-etorrian. Laurogeiren bat urte izango zituen Igaratzako apaiz lanari utzi zionean.

Posted in Albisteak, Gizarte, Historia | No Comments »

Aste Santua

Posted by koro on 23rd Martxoa 2008

Gaur egun, gure ikasle gehienek Aste Santua oporrekin identifikatzen dute, eguzkiarekin, eskiatzearekin…

Gogoan dut, ni ikasle nintzenean, Don Cayetano apaiz-irakasleak urtero botatzen zigun sermoia: Aste Santuan ez zen kanpina hartu eta mendira joan behar, ez genuen zinera joan behar… Kristo hil zela gogoratzen zen opor hauetan eta gordetzeko egunak ziren. Garbi dago Don Cayetanok ez zuela arrakasta handirik lortu, gutako gehienok gauza bitxi bezala gogoratzen baititugu bere hitzak, esanahiari asko erreparatu gabe…

Garaiak aurrera doaz eta nik ez dut Don Cayetanoren ordea hartu nahi, baina historia historia da eta nire lana da hori zabaltzea. Hementxe doakizue kapitulu berri bat (edo zaharra esan beharko nuke?).

Orain mende erdi inguru Aste Santuan Alegian egiten ziren prozesioak inguruko garrantzitsuenetakoak izaten ziren eta jende mordoa etortzen zen kanpoko herrietatik ere prozesio hauek ikustera.

Badirudi, Alegian XVII. mendearen hasieran hasi zirela Aste Santuan prozesioak egiten.  1619. urteko Ostegun Santuko gauean egin zen lehenengo prozesioa herrian. Horretarako, garai hartan herriko alkate zen Pedro de Olozagari baimena eskatu behar izan zioten.  Izan ere, alkatearena zen Kalebarrengo-Sagardi izeneko lur eremuan jarri behar zen prozesiorako gurutzea; eliztarrak, kandela zuriak eskutan elizatik aterako ziren, gurutzera iritsi, honen inguruan bira eman eta berriz ere elizara itzuliko ziren.

1629an gurutz-bidea elizatik San Migel ermitara egingo zela erabaki zen. Horretarako, ibilbide osoan zehar gurutzeak jarri ziren. Gurutze hauek jartzeko zortzi egun behar izan zituzten gutxi gorabehera, eta 6 dukat eta 56 erreal kostatu ziren.

1781ean, ordea, gurutz-bidearen ibilbidea aldatzea erabaki zen. Urte hartan hasi ziren kalbarioak orain ezagutzen ditugun bezala egiten, hau da, elizatik abiatu eta Orendaingo bidean gora. Horrela, 1781eko abenduaren 28an Miguel Ignacio Goikoetxeak, Alegiako elizako errektoreak, Felipe de Ugalde hargin tolosarrari agindu zion Errandasoroko harrobian 16 gurutze egin zitzala. Gurutze hauek 150 peso kostatu ziren.

Hala ere, 1862. urtetik aurrera hasi ziren Alegiako prozesioak sekulako garrantzia hartzen. Izan ere, urte hartan irudiak eta erromatarrek erabiltzen zituzten bezalako jantziak erosi ziren.

1914. urtean berritu ziren berriz jantzi horiek, 250 pezetaren truke.

  • Garai hartan Aste Santua Asteazken Santuan hasten zen eta Elizako aldarean Kristo Gurutziltzatuaren irudi bat jartzen zen.

  • Ostegun Santuko prozesioan lau irudi ateratzen omen ziren kalera.

  • Hala ere, zalantzarik gabe Ostiral Santuko prozesioa izaten zen garrantzitsuena eta ikusgarriena. Ostiral Santuan,

    • arratsaldeko 15:00etan, prozesioaren aurretik, Kristo gurutzetik jaisten zuten, eta hilobian jarri. Arimateako Jose eta Nicodemos egoten omen ziren bertan, Jesus gurutzetik jaitsi zutenak, alegia, eta apaizaren aginduak jarraituz, lehenengo esku bat, gero bestea… gurutzetik askatzen zuten.

    • Gainera, zati bakoitzak bere kantua omen zeukan.

    • Ondoren, prozesioan ateratzen zen, erromatar soldaduek lagunduta.

1923. urtetik aurrera,

  • prozesio honen hasieran Oración del Huerto delako irudia joaten zen, urte hartan erosia izan baitzen. Honekin batera, zutabeari loturiko Kristoren irudia joaten zen.

  • Oración del Huertoren ondoren Jesus Azotado joaten zen, eta hauen atzetik, bi herritar, bata Nazarenoa eta bestea Veronica balira bezala, azken hau Jesusen aurpegia garbitzeko erabilitako zapiarekin.

  • Jarraian gurutze bat, bi eskilara eta zapi zuri batekin,

  • Atzetik herriko hiru neska aingeruz jantzita, iltzeak eta koroa zeramatzatela.

  • Hauen ostean lehen aipaturiko Kristoren hilobia joaten zen, soldadu erromatarrek lagunduta; soldaduak herriko mutilik altuenak izaten omen ziren.

  • Azkenik, prozesioaren amaieran Laureano Zubeldia, Txanbolin herriko txistularia joaten zen, bonbardinoarekin hileta martxa joaz.

1890. urtera arte Ostegun eta Ostiral Santuko prozesioen ondoren bizilagunei ardoa eta ogia banatzen zitzaien.

1918an eta 1919an prozesioak solemnizatzeko Tolosako Diapasán musika banda kontratatu zela.

Gaur egun Alegian ez da prozesiorik egiten. 1983ko uholdeek prozesioan ateratzen ziren irudietan kalte handiak eragin zituzten. Jose Ignazio Eguzkitza apaizak azaldu digunez, prozesioak egiten jarraitzeko irudi berriak beharrezkoak ziren, eta hori dela eta, bertan behera uztea erabaki zen. Horrela, 1998an egin zen Alegian Aste Santuko azken prozesioa. Dena den, hainbat ohitura txiki mantentzen dira oraindik ere, adibidez, Ostegun Santu egunean hankak garbitzearena. Horrez gain, Ostiral Santu egunez gurutz-bidea egiten da, eta, larunbat gauean, berpizkundeko meza ospatzen da.

Historiak gorde egin behar direla eta, gaurkoa  hemendik kopiatu dut. José Ignazio Iglesiasek lan bikaina egin dug!

Posted in Albisteak, Gizarte, Historia | No Comments »

URDANETA: La construcción naval en Gipuzkoa. Siglo XVI

Posted by koro on 12th Martxoa 2008

Lekua: Barrenan
Eguna: Maiatzaren 13an
Ordua: 19:00etan
Hizlaria: LOURDES ODRIOZOLA OYARBIDE, Historian doktore

Ontziolek garrantzi handia izan dute Gipuzkoako historia ekonomikoan. Kokapen aparta, burdina eta egurra eskura, garraio erraza, eskulan jaioa… zituen lagun aktibitate honek. Gainera, Habsburgotarren legeek bereziki lagundu zien Urdanetaren garaian sektore ekonomiko garrantzitsua izaten.

Lourdes Odriozolak emango duen hitzaldian 3 esparru ukituko dira:

  • Ontziolak
  • Ekoizpenaren garapena
  • Gipuzkoako ekoizpenaren kuantifikazioa

Lehengo atalari erreparatuz, Getarian izan ezik, kosta guztian eta, Urola, Motriku, Deba eta Oria arroetan ere bai, aurkituko ditugu barku ekoizpenera dedikatzen diran instalazioak. Ekoizpenerako, berriz, eragin handia izan zuen Felipe II.ak hartutako erabakiak, Gipuzkoako ontziolen industria bultzatuz. Koroa izango zen bezero nagusia. Pasaiako portua garatuko da horrela, 1597an Gipuzkoako lehenengo Erret Ontziola izan zelarik. Ekoiztutako barkuen gehiengoa naoak edo galeoiak ziren, 1.000 tona ingurukoak. Hona hemen hainbat adibide:

  • Capitana Real, Oquendok eraikia Pasaian 1570. urteetan (1.500 tona).
  • Nuestra Señora del Pilar, hau ere Pasaian eginikoa, Juan Beasek, 1577an.

Honek guztiak Gipuzkoa oso ezagun egin zuen lan honetan XVII. mendean eta, mendearen bigarren erdian Indietarantz zihoazen barkuen %80a bertan ekoizten zen.

Lourdes Odriozola Oyarbide Errenterian jaio zen 1964an eta Historiako lizentziatura egin zuen Deustuko Unibertsitatean 1987an. Doktoretza 1996an egin zuen eta bere tesia Construcción naval en Gipuzkoa, siglo XVIII izan zen. Orain Iketarch, S.L. enpresako kide da eta artxibo lanetan eta ikerketa historiekoetan aritzen da. Lan ugari egin du Aranzadirekin, hainbat udaletxekin, Luis de Uranzu Kultur Taldearekin eta beste talde pribatu batzuekin ere bai.

Publikazioak eta lan monografikoak:

  • Construcción naval en Gipuzkoa, siglo XVIII (1997).
  • Historia de Zumaia (1998), Estudio Histórico de puerto de Zumaia (2000).
  • La construcción naval en el País Vasco, siglos XVI-XIX: evolución y análisis comparativo (1ª edición 2002 y 2ª edición 2004).
  • La construcción naval en Hondarribia, 1203-2002 (2003).

Liburu batzuetan hartu du parte:

  • Los barcos del Oria (1994).
  • El Ferrocarril del Urola, 1926-1996 (2002).
  • Ur eta lur - El agua que nos une (2003).
  • Observaciones que se practican para la delineación de navíos en las costas de Cantabria. Edición facsímil y estudio histórico (2004) .
  • El vino en Gipuzkoa (2005).
  • El estudio en aspectos económicos de la industria naval guipuzcoana en los siglos XVII y XVIII.

Posted in Albisteak, Gizarte, Historia | No Comments »