GIZARTE Jakintzan

Jakintza Ikastolako GIZARTEko Mintegiaren gunea

Ordiziako Hiri-Gutuna edo Carta Puebla

Posted by koro on 2008 Abendua 19

1268an, Alfontso X.a Jakintsuak hiri pribilegioa eman zion Ordiziari Hiri-Gutunaren bidez. Agiri hori eta XIX. mendean egin zitzaion kopia berritu egin dira. Udalatxea berritzeko obrak hasi aurretik, etxe barruan zeuden bi agiri horiek atera ziren eta berritzeari ekin zitzaion.

Tolosako Gipuzkoako Artxibategi Nagusiko zuzendari den Esther Escalante izan zen Hiri-Gutuna berritzeko proposamena egin zuena, berak jaso baitzuen artxiboan gordetzeko ardura, udaletxeko obrak irauten zuten bitartean.

Aholku hori kontuan hartuta, Ordiziako Udalak Barbachano&Berry enpresa adituari eskatu zizkion, bai jatorrizko agiria berritzeko eta baita bere kopia ere berritzeko lanak.

Zaharberritzaileek bi piezak desinfektatu eta garbitu dituzte, zuten zikinkeria eta onddoak kendu dizkiete. Azaleran zituzten deformazioak zuzentzeko hidratatu dituzte eta hiltzeek sorturiko euskarri-galerako zatiak konpondu ere bai. Azkenik, karpeta moduko muntaia egin dute gorde ahal izateko, azidorik gabeko materiala erabiliz eta erradiazio ultramoreak galarazteko. Ez dituzte testuak ukitu, beste tinta eta trazuak erabiliz gero, balioa gutxituko litzaiekeelako, nahiz eta Pedro Barbachano zaharberritze talderaren arduradunak esan, “bien ala biak oso egoera hauskorrean zeudela tintei erreparatuz gero, argiak eragindako kalteengatik, batez ere”. Markoak ere berreskuratu egin dira, testuen edukiontziak egokituz.

Jatorrizko dokumentua edukiontzi berezi batean gordeko da, babestuta egon dadin; beraz, ez da berriro Batzar Aretoan jarriko. Behin Udaletxea berritzen denean, Batzar Aretoan jarriko dena XIX. mendeko erreprodukzioa izango da. Berritze-lan horrek 6.000 euro baino gehiagoko kostua izan du eta erdia baino gehiago Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntzaz finantzatuko da.

Leave a Reply

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>