GIZARTE Jakintzan

Jakintza Ikastolako GIZARTEko Mintegiaren gunea

Archive for Abendua, 2008

Gipuzkoako Kirolak Saria Jakintza Ikastolarentzat

Posted by koro on 22nd Abendua 2008

Gustura gaude Jakintzan. Oporrak dira, baina hala ere ez dugu egin zaigun errekonozimendua hutsean utzi. Amaitzear dagoen 2008ko urte honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak Jakintza ikastola aukeratu du eskola kirola garatzeko orduan gehien nabarmendu den ikastetxea. Hori zortea gurea!

Zorionak ikasleei, gurasoei, irakasleei… Aipamen berezia ikastolako mendi irteerak antolatzen dituen guraso taldearentzat, Martxan duten blogean mendira joaten ez garenak ere, ibilaldiak jarraitu ahal ditugulako.

Irakasle asko izan da merezimendua izan duena, baina Arantza De Juan nabarmenduko dugu, denbora luzez, bere ardura izan baita hau dena. Zorionak Aran! Eta Gorka, eta Angel, eta Mikel, eta Maite, eta Manu eta… Mila esker, zuen ondoan denok garelako garaile!

Eguneroko lanaren berri gure ikasle ohi batzuk ateratzen diren honetan ere ikus dezakegu. Zorionak, Eñaut! Zorionak, Ana! Zorionak, Odei! Zorionak, guztioi!

Posted in Albisteak, Ikastola, Orokorra | No Comments »

Ordiziako Hiri-Gutuna edo Carta Puebla

Posted by koro on 19th Abendua 2008

1268an, Alfontso X.a Jakintsuak hiri pribilegioa eman zion Ordiziari Hiri-Gutunaren bidez. Agiri hori eta XIX. mendean egin zitzaion kopia berritu egin dira. Udalatxea berritzeko obrak hasi aurretik, etxe barruan zeuden bi agiri horiek atera ziren eta berritzeari ekin zitzaion.

Tolosako Gipuzkoako Artxibategi Nagusiko zuzendari den Esther Escalante izan zen Hiri-Gutuna berritzeko proposamena egin zuena, berak jaso baitzuen artxiboan gordetzeko ardura, udaletxeko obrak irauten zuten bitartean.

Aholku hori kontuan hartuta, Ordiziako Udalak Barbachano&Berry enpresa adituari eskatu zizkion, bai jatorrizko agiria berritzeko eta baita bere kopia ere berritzeko lanak.

Zaharberritzaileek bi piezak desinfektatu eta garbitu dituzte, zuten zikinkeria eta onddoak kendu dizkiete. Azaleran zituzten deformazioak zuzentzeko hidratatu dituzte eta hiltzeek sorturiko euskarri-galerako zatiak konpondu ere bai. Azkenik, karpeta moduko muntaia egin dute gorde ahal izateko, azidorik gabeko materiala erabiliz eta erradiazio ultramoreak galarazteko. Ez dituzte testuak ukitu, beste tinta eta trazuak erabiliz gero, balioa gutxituko litzaiekeelako, nahiz eta Pedro Barbachano zaharberritze talderaren arduradunak esan, “bien ala biak oso egoera hauskorrean zeudela tintei erreparatuz gero, argiak eragindako kalteengatik, batez ere”. Markoak ere berreskuratu egin dira, testuen edukiontziak egokituz.

Jatorrizko dokumentua edukiontzi berezi batean gordeko da, babestuta egon dadin; beraz, ez da berriro Batzar Aretoan jarriko. Behin Udaletxea berritzen denean, Batzar Aretoan jarriko dena XIX. mendeko erreprodukzioa izango da. Berritze-lan horrek 6.000 euro baino gehiagoko kostua izan du eta erdia baino gehiago Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntzaz finantzatuko da.

Posted in Albisteak, Gizarte, Historia | No Comments »

Euskaraz bai! Pauso bat haragoooooooo…

Posted by koro on 12th Abendua 2008

Iritsi da eguna. Bihar, abenduaren 13an, 18:00etatik aurrera, Euskararen Gizarte Eragileen Kontseiluak Barakaldoko BEC-en egingo du ospakizuna.

Euskara Euskal Herriaren berezko hizkuntza da eta bertan izan dezakeen garapenaren baitan bakarrik ziurta daiteke bere biziraupena. Euskarak etorkizuna behar duelako, iraungo duen hizkuntza izatea nahi dugulako eta euskal herritar guztien hizkuntza izatea nahi dugulako, ezinbestekoa da euskararen garapena ziurtatzea.

Zorionez, nahiz eta euskal jendartean osoki euskaraz bizitzeko aukerarik ez egon, gaur egun, neurri handi batean euskaraz bizi den jendarte zabala dago. Euskalgintza bilgune da euskaraz bizi den jendarte horrentzat. Hortaz, euskaraz bizitzea da gure aukera. Aukera hori hartu dugunontzat euskaraz bizi ahal izateko baldintzak sortu nahi ditugu eta horretarako ari gara lanean euskalgintzan. Horregatik ere hizkuntzarentzat esparruak garatu eta zabaldu nahi ditugu; geure bizitza euskaraz normaltasunez egin ahal izateko.

XXI. mendearen hasieran euskarak bizi duen egoeraren aurrean, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko Batzar Nagusiak oinarrizko irakurketa hau egin du, euskararen egungo egoeraz:

  • Egindako lanari esker euskal herritarren euskararen aldeko jarrerak azken hamarkadetan bilakaera baikorra izan duela ukaezina da. Gehiengo zabalaren jarrera euskararen aldekoa da, euskararen zabalkundea eta normalizazioa lortzearen aldekoa. Baina euskararen garapena nahi baino mantsoago ari da gertatzen.
  • Euskal Herriko biztanleen laurdena euskalduna da. Azken hamarkadetan egindako ahaleginak euskaldunen kopurua handitzea ekarri badu ere, handitze hori ez da izan euskararen normalizazioa bermatzeko adinakoa.
  • Erabileran ere hazkundea gertatu den arren, egoera normalizatuak izango lukeen erabilera mailaren azpitik gaude oraindik.
  • Euskaldunok euskaraz bizitzeko dugun eskubidea ez dago bermatuta, eta nabarmenak dira egunero sortzen diren ezintasunak. Euskal Herriko hainbat eremutan, euskaraz bizitzeko aukera dagoenean, euskaldunak ahalegin gehigarria egin behar du hori lortzeko, ohiko funtzionamendua, lehenetsitakoa, erdaraz garatzen delako.
  • Abagune honetan, euskalgintzak elkarlan-jarduera aberasgarria eraiki du. Elkarlan-giro horren emaitza oparoa da euskarari emandako bultzada, ehunka gizarte-eragileren ekarpena eta instituzioengan lortutako eragite-lana. Aurreratutakoa kontuan izan eta normalizaziora iristeko bidea falta dela gogoan hartuta, oinarrizko ildo hauek jarraituko ditugu etorkizunera begira:
  1. Euskararen berreskurapen-prozesua azkartzea ezinbestekoa da. Hau da, egun Euskal Herrian euskara ez dakitenek ikastea, eta, bere erabilera esparru eta eremu berrietan handitzea, ahalik eta eperik laburrenean. Ezagutza eta erabilera zabaltzeko aukera berriak sortzen jarraitu behar dugu.
  2. Funtzio sozial guztiak euskaraz garatzeko aukera lehenbailehen lortzea ezinbestekoa da, horrela lor baitaiteke euskararen normalizazioan urrats benetakoak egitea.
  3. Euskara lehentasuneko hizkuntza izatea lortu behar dugu, horrela ziurta baitaiteke euskaldunen eta biztanle guztien hizkuntza eskubideak bermatuta izatea.
  4. Hori guztia egiteko lan politiko-instituzionala eta lan soziala bideratu behar dira, biak ere norabide berean. Erakunde instituzionalek, eragile politikoek, ekonomikoek eta sozialek, norbanakoek eta euskalgintzak norabide berean lan egitea ezinbestekoa da, guztion arteko lankidetzak ziurta baitezake euskararen geroa eta Euskal Herri euskalduna.

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua osatzen dugun eragileok euskararen eremu osoan euskaraz normaltasunez bizitzeko ari gara lanean. Etorkizunerako, euskalgintzan ari garen erakunde eta lagunok lanerako ilusioa eta grina dugula berretsi nahi dugu. Ahalegin horretan batera jarduteko gonbita luzatzen diegu jendarte-eragileei, erakundeei, eta gizarteari oro har.

Amaitzeko, Kontseiluak 10 urte hauetan euskara ikasi, erabili, zabaldu eta horren aldeko hautua egin duten jendarte-eragile guztiei eta pertsona guztiei zorionak eman nahi dizkie.

OHARRA: Ekitaldirako sarrerarik gabe bazaudete oraindik, lasai egon! BEC-en hartu ahal izango dituzue doako sarrerak. Izan ere, ez dugu nahi inor kanpoan gera dadin eta denontzako tokia izan dadin ahalbidetuko du Kontseiluak.

Posted in Albisteak, Euskara, Gizarte | No Comments »

ENE, Euskararen Nazioarteko Eguna

Posted by koro on 3rd Abendua 2008

Iupi! Badator, badatorrela…

Eta etorri da!

[kml_flashembed movie="http://www.youtube.com/v/eLykeVHROFE" width="425" height="350" wmode="transparent" /]

Beste helbide batzuk:

Posted in Albisteak, Bideoak, Euskara, Ikastola | No Comments »

Mikel Laboa hil da

Posted by koro on 1st Abendua 2008

Hegoak ebaki banizkio

nirea izango zen…

Ez zuen alde egingo.

Bainan honela ez zen gehiago txoria izango,

eta nik txoria nuen maite….

[kml_flashembed movie="http://www.youtube.com/v/YOkv1rRfdhA" width="325" height="250" wmode="transparent" /]

[kml_flashembed movie="http://www.youtube.com/v/0NW7CZxOxhI" width="325" height="250" wmode="transparent" /]

Posted in Albisteak | No Comments »