Euskaraz Bai astea Ordizian
Posted by koro on 2008 Urria 20
Euskara Euskal Herriaren berezko hizkuntza da eta bertan izan dezakeen garapenaren baitan bakarrik ziurta daiteke bere biziraupena. Euskarak etorkizuna behar duelako, iraungo duen hizkuntza izatea nahi dugulako eta euskal herritar guztien hizkuntza izatea nahi dugulako, ezinbestekoa da euskararen garapena ziurtatzea.
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak 10 urte bete dituela eta atera duen adierazpenaren lehen paragrafoa da hori, hamar urteotan lanerako akuilu izan duen helburuaren sintesia. Urteurren horren harira, Euskal Herriko herri ugaritan ari dira Euskaraz Bai astea ospatzen, eta datorrenean Ordiziaren txanda izango da.
Hitzaro Euskara Elkartea aritu da aste horren barruko ekitaldiak koordinatzen, baina herriko elkarte eta talde asko izan dira haien aletxoa jarri nahi izan dutenak: OKE-saskibaloia, OKE-futbola, Oroith abesbatza, Burrunbazale txaranga, Ordiziarrock, Ordiziako Gazte Asanblada, Urdaneta dantza taldea, Jakintza dantza taldea, Goiztiri AEK, Musika eskola, Larrun-Arri elkartea, Irriki kultur elkartea, Urdaneta ikastetxea, Oianguren institutua, Jakintza ikastola, Azen Ordiziako Erraldoien Lagunak, Goierriko Bertso Eskola, Gueske, Goierri Kolore, Udaleko Euskara Zerbitzua eta Hitzaro bera.
Egitaraua
Urriaren 20an
- 18:30. ‘Euskaraz Bai’ erakusketaren inaugurazioa, bertsolariak eta luncha.
- Ondoren. Kontseilua 10 urtez bidea irekitzen hitzaldia Kontseiluko Zigor Etxaburuaren eskutik, Barrena kultur etxean.
- 18:00-20:00. Euskaraz Bai adierazpenaren aldeko atxikimenduak jasoko dira Barrena kultur etxearen kanpoaldean.
Urriaren 21ean
- 10:00. Ikastetxeen giza-katea.
- 19:00. Herritarren giza-katea.
Urriaren 22an
- 10:00-12:30. Dendaz denda, euskara gozo gozo standa ferian. Kontsumitzaileen hizkuntza eskubideen inguruko ekimena, Plaza Nagusian.
- 18:00-20:00. Euskaraz Bai adierazpenaren aldeko atxikimenduak jasoko dira Barrena kultur etxearen kanpoaldean.
- 19:00. Musika eskolako ikasleen emanaldia, Barrena kultur etxearen batzar aretoan.
Urriaren 24an
- 19.00- 21:00. Euskaraz Bai adierazpenaren aldeko atxikimenduak jasoko dira Plaza Nagusian.
- 20:00. Kantu jira Kuxkuxtu txarangarekin, plazatik abiatuta.
- 21:00. Kantu afaria Kuxkuxtu txarangarekin, Plaza Nagusian.
- 23:00. Herriko taldeen kontzertua: euskal abestien bertsioak.
Urriaren 25ean
- 17:00- 19:00. Sukaldaritza ikastaroa, eta ondoren dastaketa, Plaza Nagusian. Goierri Kolore ekimenaren barruko ekintza da.
- 19:00. Burrunbazale txaranga eta erraldoien kalejira.
Urriaren 26an
- 12:30. Oroith abesbatzak gidatutako kantu emanaldia.
- 18:00. Jakintza eta Urdaneta dantza taldeen emanaldia.
Aste osoan
- Erakusketa. Euskaraz Bai erakusketa. Astelehenean 18:30etik 20:00etara, eta asteartetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara, eta 16:30etik 20:00etara.
- Kirola. Kirol partidetan pankartak jarriko dituzte kirolariek.
Ez astebete, urte osoa baizik arituko gara euskarari bai esaten, baina oraingo honetan festa antolatzeko eta parte hartzeko garaia da. Animo! Euskaraz Bai!
Urria 20th, 2008 at 3:36 pm
[...] Ez astebete, urte osoa baizik arituko gara euskarari bai esaten, baina oraingo honetan festa antolatzeko eta parte hartzeko garaia da. Animo! Euskaraz Bai! Iturria: Gizarte Jakintzan bloga [...]