2008ko Ordiziarrok
Posted by koro on 2008 Urria 20
Rock doinuak esnatu gaitu asteburu honetan. Alemaniako ilehoriak baziren, eta hementxe gertukoak ere bai. Jakintza Ikastolako ikasle izandakoren bat ere ikusi genuen, kanta eta kanta, ahotsik gabe geratu zen arte.
Punk Bacharach taldeak Burt Bacharach pop musikariaren kantak jotzea omen du helburu, baina punk erritmoan. Dogma Proiekt-ek, berriz, 2004an atera zuten diska. Willis Drumond baionarrek 70. hamarkadako taldeen bertsioak egiten dituzte. The Lucky Punch alemaniarrak ere horretan ari dira -oso dotore gainera- eta alkandora arlotez jantzita aurkeztu ziren kideetako batzuk. Sara bakarlariak kontzertu akustikoa eman zuen Sugar tabernan. Eta Cordura, Disturbio, Nunbait eta Anestesia ere ikusi ditugu. Zarauztarrek gogoz eragin zien beraien txima luzeei eta abeslariak bere ahotsa erabiliz ordezkatu zuen gabezia hori.
Horretaz gain, argazki erakusketa, skatea, grafittia eta umore ezin hobea izan dugu Ordizian.
Primerako eguraldiak lagundu zuen eta rock doinuen dizdira nagusitu zen. Zorionak antolatzaileei!