Erdi Aroko azoka
Posted by koro on 2008 Maiatza 23
Asteburu honetan Erdi Aroko azoka egingo da Ordizian. Urdanetaren jaiotzaren V. mendeurrena dela-eta, espezien
feria eta “Oihanetik Itsasora” erakusketa eta antzezpena izango dira horren barnean. Hementxe utziko dizuegu egitaraua:
Maiatzaren 24a, larunbata
- 11:00-Desfilea. Barrean kultur etxetik aterako da etaazoka hasiko da. Beira puztu, hargintza, forja, larrugintza, zeramika tailerrak… Espezien azoka Garagartza Plazan izango da eta Basotik itsasora erakusketa ere zabalduko da. Euskal Okeleko txahala ere erreko dute burruntzian.
- 12:00- Arku tiraketa frontoian.
- 12:30etan Storici Sbandieratori delle Contrade di Cor taldearen desfilea aterako da Barrenatik.
- 13:00etan zaldi ferraketa.
- 17:00etan desfilea eta saltokien irekitzea.
- 18:00etan Storici Sbandieratori delle Contrade di Cort talde italiarra.
- 18:30etan Beti Argi banda, Laguntasuna errondaila eta Larru-Arri abesbatza.
- 19:00etan euskal okelata txahalaren dastaketa Garagartza Plazan.
- 21:00etan Euskal Herriko ipuin eta elezaharraren kontaketa Plaza Nagusian.
Maiatzaren 25a, igandea
- Aurreko egunean izandako antzeko gauzak. Hori bai, azoka beranduago hasiko da.
- 12:15-Desfilea eta satokien irekiera.
- 17:30- Desfilea eta saltokien irekiera.
- 18:00- Basotik itsasora itsasontzi baten eraikuntza irudikatuko da, basokolana eta zura prestatzeko usadioa…
Anima zaitez eta etorri!