GIZARTE Jakintzan

Jakintza Ikastolako GIZARTEko Mintegiaren gunea

Urdaneta Jakintzan

Posted by koro on 2008 Maiatza 15

Aurten, Andres Urdanetaren V. mendeurrena betetzen den urtean, Ordiziak ekitaldi asko antolatu ditu haren omenez.

Jakintzak ere Urdanetaren irudiaren ezagutza sustatzeko bere ahalegina egin du eta urratu berri duen bide horretan jarraitzeko asmoa du. Honen inguruan aurtengo ikasturtean ikastolan burutu ditugun hainbat ekintzen berri emango dizuegu:

Andres Urdanetaren inguruan egindako lanak

- Edukiak ikastola osoan zabaldu: Gizarteko Mintegia Urdanetaren ezagutza maila guztietan txertatzen saiatuko da, ikasle ezberdinekin dauden irakasleekin egonez. Gizarteko Mintegia arduratuko da lan honetaz: http://andresurdaneta.wetpaint.com

- Ikasle talde bat espezializatu: Batxilergo 1eko Gizarte Zientzietako ikasleek prestatuko dute lanketa berezia: Erakusketa ikusi, landu eta hainbat lan egingo dituzte (Aurkezpena, Bideoak, artxibo zaharrak ikusi…). Batxi1 Gizako ikasle taldea arduratuko da lan honetaz. Urdanetaren erakusketa bisitatzen, Donostiako Elizbarrutiko Artxibategian Urdanetaren iloben bataioak ikusi genituen

- Ikasle talde bat LH5 eta 6. mailako ikasleez arduratu: Batxilergo 1eko ikasleek prestatuko dute lanketa hau: Urdanetaren inguruko garaian, biografian, teknologian, historian, geografian… sakontzen ahaleginduko dira eta ikasle gazteagoei aurkeztuko diete. Wiki bat irekiko dute lan guztien bilduma egiteko. Batxi1eko ikasle talde osoa arduratuko da lan honetaz eta LH5 eta 6. mailako ikasleek hartuko dute parte.

- Antzerkia: LH6. mailako ikasleek Txanelako 4. unitatean ipuinak antzerkiak gidoi bihurtu behar dituzte. Urdanetaren komikia antzerki gidoi egin dute eta ondoren, egindako lana antzestu dute. LH6. mailako ikasle taldea arduratuko da lan honetaz.

- Bideoak prestatu: Urdanetaren hainbat aldarte landuko dira eta bideo motzak osatuko dira, denen eskura jarriz. Batxi1 Gizako ikasle taldea arduratuko da lan honetaz: Urdanetaren bideoa1,   Urdanetaren bideoa2.

- Lehiaketa prestatu: 5 eta 6. mailako ikasleek edukiak ikasiko dituzte eta Kultur Astean lehiaketa burutuko da. Batxi1eko ikasle talde osoa arduratuko da lan honetaz eta 5 eta 6. mailako ikasleek hartuko dute parte.

- Ikasle talde batek LH2ko ikasleei klase eman: Batxiko ikasleek klase emango die LHko gela ezberdinei aurrez prestatu dituzten aurkezpena, bideoak eta abar erabiliz. Batxi1 Gizako ikasle taldea arduratuko da lan honetaz eta LH2ko ikasleek hartuko dute parte. Hementxe ikus ditzakezue argazkiak

Mendeurrena bukatzen bada ere, lanketa honekin jarraitzeko asmoa dugu. Hori bai! Datorren ikasturtean izango da!

Leave a Reply

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>