URDANETA-M de Borja Ramos- Urdaneta y los pioneros vascos en Filipinas: su contribución a la formación de la nación filipina
Posted by koro on 2008 Maiatza 14
Hitzaldia
Non: Ordiziako Barrena Kultur Etxean
Noiz: maiatzaren 15a, osteguna, 19:00etan
Hizkuntza: gaztelera
Hizlaria: MARCIANO DE BORJA RAMOS, Filipinetako Enbaxadako lehen idazkari eta kontsula.
Ostegun honetan bukatzen da Ordizian Urdaneta eta bere testuinguru historikoaren inguruan antolatu den hitzaldi zikloa. Filipinetako Enbaxadatik datorkigu, Marciano de Borja Ramos.
Biografia
Marciano de Borja Ramos Pasigen jaio zen, Filipinetan, 1966an. Historia eta Atzerriko Hizkuntzetan lizentziatua da (Cum Laude) Filipinetako Unibertsitatean. Nafarroako Unibetsitatean Historia eta Geografia masterra egin zituen eta Nazioarteko Politika ikasi zuen Tokioko Unibertsitatean.
Tokio eta Txileko Santiagoko enbaxadetan aritu da lanean Espainiara etorri baino lehen. 2005eko irailean destinatu zuten Madrileko enbaxadara, lehen idazkari eta kontsul izendatuz. Politika eta ekonomia arloak ditu bere.
Argitaratu dituen hainbat liburu
FSO IV: Starting a Career in the Philippine Foreign Service, New Day Publishers, 1999
Basques in the Philippines, University of Nevada Press, 2005
Hitzaldia
Gaurko hitzaldiak azken aipatutako liburua landuko du. Bertan, Filipinetara iritsi ziren lehen euskaldunak agertzen dira, 1521ean Magallanesekin iritsi zirenak, eta baita gaur egun han jaio diren euskaldunen ondorengoak ere.
Euskal emigrazioaren ikerketa bat da eta Filipinetan eginiko ekarpen garrantzitsuaren errekonozimendua. Kontuan izan behar dugu, espedizio hauek gidatu zituzten pertsonen gehiengoa Gaztelako erresumatik etorri zirela, baina garai hartako Gaztelan, ez zeuden gaztelauak soilik. Gailegoak, kataluinarrak, andaluzak eta euskaldunak ere baziren.
1521-1898ko tarte horretan egindako espedizio, kolonizazio eta ebanjelizazioetan euskaldun ugari aurkitzen dugu: Elkano, Urdaneta, Legazpi, Saltzedo, Goiti, Guido de Lavezares…
Gaur egun ere, euskaldunek protagonismo handia dute Filipinetako komunitatean, bai ekonomian, nola politikan ere. Aboitiz, Araneta, Arrespacochaga, Ayala, Bilbao, Eizmendi, Ynchausti, Yulo, Zubiri, Elizalde, Garchitorena, Isasi, Loyzaga, Luzuriaga, Moraza, Uriarte, edo Zuloaga ezagunak ditugu egungo gizarte filipinarrean.
Erruz aritu gara Urdaneta eta bere testuinguruaz hitz egiten, Gaurkoan, aukera aparta izango dugu, beste ikuspuntua aztertzeko, Filipinetakoa, alegia.
Aldi berean, agurra izango da. Zorionak eman behar dizkiegu antolatzaileei. Hitzaldi zikloa hau gozatzeko aukera izan dugunok, ordiziarrak hurrengo zikloari hasiera emateko beste 100 urtez itxaroten ez egotea espero dugu!
