GIZARTE Jakintzan

Jakintza Ikastolako GIZARTEko Mintegiaren gunea

Archive for Otsaila, 2008

Satelitea eraitsi dute…

Posted by koro on 21st Otsaila 2008

Urtarrilaren bukaeran komentatu genuen albiste hau klasean… Autobus txiki baten tamaina duen satelite bat noraezean, agian iaztik hilda dauden 9.000 kilo kontrolik gabe, toxikoa… Algara batzuk egin genituen, alarmista izango zela pentsatuz…

Kaso gehixeago egin beharrean izan nintzen http://www.microsiervos.com/archivo/tecnologia/intento-derribo-satelite-fuera-control.html ikusi nuenean… Harrapazak!  Helbide honi beti eskaintzen diot arreta berezia!

Eta hementxe du jarraipena:

  • Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Itsas Armadak Hawai inguruan misil bat bota du gaur “espioitzako” satelite baten kontra, hau hurbilduz zihoala-eta, CNN telebista kateak jakinarazi duenez. Txinakoa zen satelitea eta eraitsi egin dute.
  • George Bush AEBetako presidenteak agindu du misila jaurtitzea, sateliteak osagai toxikoak zituelakoan. “Arriskutsua zen herritarrentzat“, esan du. Txinak informazioa eskatu dio.
  • Operazioa egiteko 41,38 milioi euro erabili dituzte.

Komentariorik egin behar ote zaio honi guztiari?

Posted in Albisteak, Gizarte | No Comments »

ILARGI EKLIPSEA

Posted by koro on 21st Otsaila 2008

Jakintzazu gaixo izan dugu bolada batean eta albisteak pilatu egin zaizkigu. Ea txukun-txukun hasten garen betiko martxan!

Ilargi eklipsea izan da bart. Zenbaitek zorte oneko garaiak hasten ote diren esan du… Gizarteko blog honetan ez dakigu hori, baina argazki ederrak ikusi ditugu:

Goizeko 3:19etan

Goizeko 4:09etan

19etan

19etan

Eklipsea Araban

2008ko otsaileko Ilargi Eklipsea Araban

Albisteak eta bideoak ikusi nahi badituzue (helbide hauetan aurkitu ditugu irudiak):

http://www.microsiervos.com/archivo/ciencia/recordatorio-eclipse-total-luna-febero-2008.html

http://blog.eitb.com/eguraldiblog/2008/02/21/eclipse-6/

http://blog.eitb.com/eguraldiblog/2008/02/21/eclipse-total-de-luna-21-febrer/

http://www.canarias7.es/multimedia/video.cfm?id=881

http://www.elmundo.es/albumes/2008/02/21/eclipse/index.html

Eklipsearen aldarte guztiak

Posted in Albisteak, Geografia, Gizarte | No Comments »

URDANETA: XVI. mendeko euskal itsas zabalkundearen adibide

Posted by koro on 20th Otsaila 2008

Lekua: Barrenan
Eguna: Otsailaren 21ean
Ordua: 19:00etan
Hizlaria: XABIER ALBERDI LONBIDE, Historian doktore

Urdanetaren garaiak, hau da XVI. mendearen lehen zatia, benetan erabakigarriak izan ziren Gipuzkoako itsas historiari dagokionez. Jak ina da euskal itsas zabalkundea garai haietan bere gailurrera iritsi zela, izan ere, orduko gure itsasgizonek, Urdaneta barne, mundu osoko ozeanoak zeharkatu eta menperatu baitzituzten. Ez dira, ordea, hain jakinak edo ezagunak zabalkunde hori eragin zuten arrazoiak eta garai hartan garatu ziren aldaketa sakonak, aurrerantzeko Gipuzkoako itsas historiaren ezaugarriak finkatuko zituztenak. Izan ere, hitzaldi honek aldarrikatu nahi duen hipotesia nagusietako bat da, XVI. mende hasierako itsas zabalkunde hau Erdi Aroaz geroztik abian zetorren prozesu baten gailentzea izan zela eta gertakari honen eraginek aurrerantzean gure itsas historiaren bilakaera erabat moldatu zutela.

Hitzaldi honetan gure itsas historiaren bi alderdi horiek landu nahi dira. Batetik, XVI. mende hasierako itsas zabalkundea eragin zuten arrazoiak landu nahi dira, besteak beste aipatzekoak direlarik:

  • Euskal ontzigintza eta itsasketaren garapena.
  • Gure kostaldeko itsas baliabideen monopolizazioa.
  • Gure kostaldetik at garatzen ziren itsas jardueren gorakada indartsua (itsas garraio eta merkataritza, itsasoz handiko arrantza,…).
  • Gaztelako Koroaren eta euskal itsas jardueren eragile nagusien interesen arteko akordioa.
  • Gaztelako merkatarien eta euskal itsas jardueren eragile nagusi horien interesen arteko akordioa.
  • Euskal lurralde desberdinen arteko harreman diplomatiko berezien garapena.

 Bestetik, ondorengo Gipuzkoako itsas ekonomiaren bilakaera bideratuko zuten itsas zabalkunde horrek eragindako aldaketak aztertuko dira, besteak beste aipatzekoak direlarik:

  • Erdi Aroaz geroztik indartsu garatutako zenbait itsas jardueren gainbehera (itsas garraioa, kortsoa) beste jarduera batzuen mesedetan (itsasoz handiko arrantza, ontzi handien eraikuntza, Amerikarekin merkataritza harremanak,…) .
  • Kostaldeko herrietako itsas jardueren eragile nagusien interesetara makuruko dira tokian tokiko udalbatzak.
  • Biztanle xumeen aurkaritza ekiditeko eragindako neurri legislatibo eta politikoak.
  • Biztanle xume horien eta itsas jardueren eragile horien interesak ustartzen zituen enpresa antolaketa sistema baten garapena.
  • Koroaren politika inperialista itsas jardueren eragile nagusi horien interesak ez zapuzteko Gipuzkoako Probintziak bultzarazitako neurriak.

XABIER ALBERDI LONBIDEren curriculuma zabala da:

  • 1992. Geografía eta Historian lizentziatu zen, Donostiako Deuston.
  • 2006. EHU Historian doktoretza egin zuen.
  • 1993. Gestión de Recursos Culturales espezialitatea egin zuen Donostiako Deuston.
  • 1994. II Curso de Formación de Usuarios de Archivo delakoan hartu zuen parte. (Departamento de Cultura y Turismo de la Diputación Foral de Gipuzkoa)
  • 1995. “El País Vasco y el mar” ikastaroan hartu zuen parte (EHUko Udako ikastaroak).
  • 1995. “Curso sobre la datación por Radiocarbono”, organizado por Eusko Ikaskuntzak antolatutako ikastaroan izan zen.
  • 1995-1997. “Evolución cultural y cambio social en Europa y America (edades media y moderna)” Doktoretza ikastaroak (EHU: Departamento de Historia Medieval, Moderna y de América).
  • 1997. “Euskaldunok eta itsasoa” ikastaroan hartu zuen parte (UEU).
  • 1998. “Economía, Sociedad y Cultura vasca ante los cambios de siglo, ss. XVI-XXI”, ikastaroan hartu zuen parte (EHUko udako ikastaroak).
  • 1999. “Ikerketa Berriak Euskal Herriko Historian” ikastaroan hartu zuen parte (UEU).

Posted in Albisteak, Gizarte, Historia | No Comments »