Oiangu taberna: agur
Posted by koro on 2007 Abendua 30
Benita eta Kontxi Mujika Aiestaran ahizpak oso gazte hasi ziren tabernan lanean. Aurrena Martinezenean, 12 urte, eta azkeneko 34 urteak Oiangu tabernan. Benita mostradorean, eta Kontxi sukaldean. Makina bat erronda eta otordu zerbitzatutakoak dira eta bezero asko izango dira faltan botako dituztenak.
Horrelaxe eratsutsi zuen bere omenaldian izan zen partehartze ugariak; ondorengo egunetan ez zen lainezarik ikusi eta, beti bezain langile eta jator agertu ziren tabernan. Horrelaxe esan digute, besteak beste, Burrunbazale txarangako zenbait kidek, atzo Burrunbazale eguna ospatzen zutenak: Joan ginen tabernara firi-firi eta edaria eskatu genuen. Edariarekin batera, nola ez, patatak, kakaguexak eta zer ez atera ziguten. Hori gutxi balitz, ezer ez ziguten kobratu eta eskerrak eman zizkiguten joateagatik!
Horrelakoxeak izan dira Mujikatarrak.
Bihar izango da azken eguna. Aio eta ondo izan, merezi duzue-eta!
