GIZARTE Jakintzan

Jakintza Ikastolako GIZARTEko Mintegiaren gunea

Archive for Abendua 30th, 2007

Oiangu taberna: agur

Posted by koro on 30th Abendua 2007

07-sigloxx-omenaldia3.jpg

Benita eta Kontxi Mujika Aiestaran ahizpak oso gazte hasi ziren tabernan lanean. Aurrena Martinezenean, 12 urte, eta azkeneko 34 urteak Oiangu tabernan. Benita mostradorean, eta Kontxi sukaldean. Makina bat erronda eta otordu zerbitzatutakoak dira eta bezero asko izango dira faltan botako dituztenak.

Horrelaxe eratsutsi zuen bere omenaldian izan zen partehartze ugariak; ondorengo egunetan ez zen lainezarik ikusi eta, beti bezain langile eta jator agertu ziren tabernan. Horrelaxe esan digute, besteak beste, Burrunbazale txarangako zenbait kidek, atzo Burrunbazale eguna ospatzen zutenak: Joan ginen tabernara firi-firi eta edaria eskatu genuen. Edariarekin batera, nola ez, patatak, kakaguexak eta zer ez atera ziguten. Hori gutxi balitz, ezer ez ziguten kobratu eta eskerrak eman zizkiguten joateagatik!

Horrelakoxeak izan dira Mujikatarrak.

Bihar izango da azken eguna. Aio eta ondo izan, merezi duzue-eta!

Posted in Albisteak | No Comments »

1936ko irailean hildako miliziano errepublikano ezezagunari eginiko omenaldia

Posted by koro on 30th Abendua 2007

1936ko irailean hildako miliziano errepublikano baten gorpua azaleratu dute Azkoitiko Madariaga auzoan, eta omenaldia egin diote; inguruan lurperatutako beste zortzi gorpuren berri ere badute.

Juan Aranberri Madariaga baserrikoak hildakoa ikusi egin zuen. Baita nola lurperatu zuten ere. Sei urte omen zituen orduan. Gogoan du aurpegian jarri zioten zapi zuria…

 Nola ahaz daiteke irudi hori? Umearen gogoan mantenduko zen bizitza guztian… Oraindik ez dakite nor den, nondit zetorren, baina aurreskua dantzatu diote, lore sorta ere jarri diote, zuloaren goiko aldean ikurrina eta Errepublikako bandera jarri dizkiote eta bidu direnek Eusko gudariak eta Internazionala abestu dituzte.

Gehiago jakin nahi baduzue, albiste hau BERRIAn jaso dut.

Posted in Albisteak, Gizarte, Historia | No Comments »