Bigarren Karlistadaren argazkiak
Posted by koro on 2007 Abendua 29
Karlistadako argazki asko ez dago, baina garai hartan hasita zeuden, jada, argazkigintzaren lehen pausoak. Artxibategiz artxibategira joanez, bai publiko eta bai familiakoak, Juan Pardok eta Juantxo Egañak bildu dute dagoena eta Txertoak publikatu du liburua. II. Karlistaldia modu erraz eta atseginean erakusteko, 1872 eta 1876 bitarteko 300 bat argazki jaso dituzte Historia fotográfica de la última Guerra Carlista argazki liburuan. Haien helburua ez da karlistaldien historiaren liburu akademiko bat egitea, irakurlea irudien bidez II. Karlistadara gerturatzea baizik.
Lehen Karlistadatik pertsonaiaren baten erretratua geratu zaigu, Ramón Cabrerarena, adibidez, Ingalaterran atzerriratua zegoenean. Bigarren Karlistada garaian erretratu gehiago egiten zen, baina estudioan. Oso konplikatua zen frontean argazki bat egitea: -Tenían que transportar los materiales en un carro, montar una tienda de campaña, preparar allí mismo las emulsiones de la placa y revelar in situ- esplikatzen du Juantxo Egañak.
Argazki ugarienak, nola ez, Carlos VII.arenak dira eta hildako eta zauritu gutxi agertzen zaigu. «Hori berezia da. Krimeako gerran edo Parisko Komunako matxinadan hildakoak ageri dira, eta zaurituak ere bai. Karlistaldietan, berriz, suntsitu zituzten argazki batzuen erreferentziak bakarrik daude. Viceko (Katalunia) Josep Mas i Serra argazkilariak Collformiceko hilketaren argazkiak atera zituen, baina gero desagerrarazi egin zituzten. Hori esaten du, behintzat, argazkilariak berak, bere egunerokoan».
Gehiago jakin nahi baduzue hementxe daukazue albistea DIARIO VASCOn edo hemen BERRIAN.
Azaroa 12th, 2008 at 9:17 am
Hi webmaster!