URDANETA: Hitzaldia
Posted by koro on 2007 Abendua 11
Aurkikuntzen garaian, osasuna itsasontzietan /JOSÉ Mª URKIA ETXABE (EHU-ko Ameriketako Historiaren irakasle titularra)
Euskarazko solasaldia
Barrena Kultur Etxea - abenduaren 13an, ostegunean, 19:00etan
Aurrera darrai Barrena Kultur Etxean Andres Urdanetaren figuraren gaineko
solasaldi-zikloa. Datorren ostegunean, abenduaren 13an, arratsaldeko 7etatik
aurrera, Jose Mari Urkia Etxabek, EHU-ko Medikuntza Historiaren irakasle titularrak eskainiko du hitzaldia.
Osasunaren gaineko arazoak izan ziren itsasgizon haien arazo larrienetarikoak. Elikadura eskasak eta higienerik ezak baja ugari sortzen zituzten tripulazioetan. Eskorbutuak, esate baterako, pikardia galantak egin zituen eta itsas-gudetan hil ziren gizon baino gehiago hil zituen.
Beste gaien artean, hauxek aztertuko ditu Urkiak:
- Itsasontzietako bizitza, marinelak itsasontzietan (ardurak, arazoak…)
- Itsasontzi motak: karabelak, naoak… Itxurak, barruko atalak…
- Elikadura, proteinak, grasak, mineralak… Eguneroko jatordua, kantitateak…
- Ura eta ardoa, non eraman, nola gorde… Ur ustelak, ura potabilizatzeko metodo desberdinak…
- Egarria eta gosea. Desnutrizioa, deshidratazioa, intoxikazioak, infekzioak: birusak, zomorroak, parasitoak, tifusa.
- Hezurretako eta artikulazio gaixotasunak.
- Begietako minak edo gaitzak.
- Ameriketako lurretan aurkitutako elikadura eta erremedio berriak. Ameriketako gaitz berriak eta kutsakorrak: kalentura horia, baztanga eta sifilisa.
Jose Mari Urkia Medikuntzan doktorea da eta Euskalerriaren Adiskideen
Elkarteko zuzendari eta Presidentea ere bai. Medikuntzareen Historiaren arloan
liburu asko idatzi ditu: Historia de los Balnearios de Gipuzkoa, Medikuen
biografiak: Ezaguirre, Carrasco, Barriola,….