GIZARTE Jakintzan

Jakintza Ikastolako GIZARTEko Mintegiaren gunea

Jentilak Ataunen

Posted by koro on 2007 Azaroa 2

Bihar, larunbata, urtero egin ohi duten bezala, jentilak etorriko dira Ataunera.

1981ean sortu zen antzezpena eta 27. aldia da aurtengoa. Beti istorio ezberdinen bat kontatzen digute, Josemiel Barandiaranek jasotako kontu zaharrak, leiendak eta mitoak oinarritzat hartuta, beti ere. Eguzkia ezkutatzen denean, jentilak, larruzko jantziekin eta zuzien argiez lagunduta, menditik jaisten dira eta beraiekin batera, sorginak ere azaltzen dira. Han izango da, ziurrenik, gure Mari Petralin ere!

Euskal mitologiako protagonista ugari agertzen da: jentilak, Sanmartin Txiki, Basajauna, Torto, zezengorriak eta sorginak, besteak beste. Mendiak bizi diren jentilak eta herriko kristauak aurrez aurre jarriko dira, batzuetan haserre, beste batzuetan, adiskide.

Aurtengo istorioa aurreratuko dugu: Apaizek asko kostata elizan jarritako Putterriko urrea lapurtu dute. Inork ez daki nor izan den. Abadeak Mikelats jentila izan dela dio, baina ez dago frogarik. Mikelats gizarajoa gaixo dago, hilzorian. Sanmartin Txikik lagunduko du eta Torto begibakarrak ere bai…

Oso istorio interesgarria aurkeztuko digute ataundarrek. Ziur gaude!

Hementxe irakur dezakezue albistea.

Leave a Reply

XHTML: You can use these tags: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>