GIZARTE Jakintzan

Jakintza Ikastolako GIZARTEko Mintegiaren gunea

Archive for Azaroa, 2007

ENE

Posted by koro on 16th Azaroa 2007

Eneeeeeeeeeeeee!

Eusko Ikaskuntzak, urtero bezala, ENE (Euskararen Nazioarteko Eguna) ospatzeko ekitaldien aurkezpena egin du, euskararen unibertsaltasuna aldarrikatu eta bultzatzeko helburuz.

Abenduaren 3 arte ez daukazue itxaron beharrik horretaz jakin nahi baduzue.  Klika ezazue hemen.

Posted in Albisteak, Euskara | No Comments »

HITZALDIA: De como América llegó a los fogones: el impacto alimentario del descubrimiento. ANA DE ZABALLA BEASCOECHEA (EHUko irakasle Historia de América gaian)

Posted by koro on 15th Azaroa 2007

urdaneta-elikadura.jpg

Gaur, azaroaren 15ean, arratsaldeko 19:00etan izango da hitzaldia Ordiziako Barrenan. Gazteleraz izango da.

Gure ikasleentzako ez da egun egokia, 1. ebaluazioa hasi baita gaur, baina agian familia guztia ez dago azterketetan eta zaleturen bat gerturatuko da…

Ameriketatik ekarritako landarez hitz egingo da, Europan ezezagun ziren produktu horien trafikoaz… Pixkanaka Kontinente Zaharreko elikadura eta sukaldaritza aldatzen joango dira.

Gai honek garrantzi izugarria hartuko du, goseteen konponbide bihurtuko baitira. Tabakoa eta ohiko egingo dira eta aldaketa galanta izango da hori dena egunerokoan.

Tomatea, patata, taloak egiteko artoa… Zer izango litzateke gaurko sukaldea produktu hauek ezagutu gabe?

http://andresurdaneta.org/

http://andresurdaneta.wetpaint.com/

Posted in Albisteak | No Comments »

Babel

Posted by koro on 10th Azaroa 2007

Lastime ingelesa ez dudala behar bezala ulertzen…

Beste batzuk esandako kontuez ari naiz…

Zuek pentsa…, euskaraz, ahal baduzue.

Posted in Euskara | No Comments »

EMAKUMEAK ESKLABU?

Posted by gorka on 8th Azaroa 2007


Mendebaldeko kulturan bizi diren emakumeak (herrialde garatuak) beste kulturetakoak, batez ere herrialde musulmanetakoak, baino askatasun handiagoa dutelakoan daude. Ez dute onartzen herrialde arabiarretan bizi diren emakumeak dituzten janzteko erak, hauek gizonenganako mendetasuna adierazten baitute.Baina benetan herrialde aurreratu hauetako emakumeak beste kulturetakoak baino askeagoak al dira bere janzkerak aukeratzerakoan?

Emakume hauetako askok, takoi altuko zapatak, gona estuak eta makilaje deserosoa erabiltzen dute. Eder kirurgiako ebakuntzak ere egiten dituzte bere itxura fisikoa hobetzeko. Hauek beste herrialdetako kulturetako emakumeak ez bezala, ez dute inongo legerik hauek guztiak egitera behartzen dituztenak. Arazoa legeak baino indar handiagoa duten gizarte eragileak inposatzen dietela itxura hori mantentzea: komunikabideak eta telebista bereziki. Horrela nerabeen artean itxura fisikoa talde integraziorako eta auto-estimarako balio garrantzitsuenetakoa bihurtu da. Ondorioz, mendebaldeko emakume hauentzako historian inoiz eduki ez duen garrantzia du gaur egun itxura fisikoa hauetako askok itxura honen esklabo bihurtuz.

http://dolphin.blogia.com/2007/102701-reflexion-estan-las-mujeres-occidentales-en-condiciones-de-dar-lecciones-de-igua.php

Posted in Filosofia, Sailkatugabeak | No Comments »

KLIMA ALDAKETA

Posted by gorka on 7th Azaroa 2007

Orain arte Euskal Herriko eta Espainiako klimak izan dituzten ezaugarriak pixkana-pixkanaka aldatzen ari dira. Klima etengabe aldatzen ari da eta hori ez du inork zalantzan jartzen. Azken urte hauetan aldaketa hauek behar baino azkarragoak ematen ari dira gizakiaren eraginez. Hona hemen gai hau jorratzen duen artikulu interesgarri bat,

revista.consumer.es/web/eu/20021001/medioambiente/

Posted in Albisteak, Geografia | No Comments »

Jentilak Ataunen

Posted by koro on 2nd Azaroa 2007

Bihar, larunbata, urtero egin ohi duten bezala, jentilak etorriko dira Ataunera.

1981ean sortu zen antzezpena eta 27. aldia da aurtengoa. Beti istorio ezberdinen bat kontatzen digute, Josemiel Barandiaranek jasotako kontu zaharrak, leiendak eta mitoak oinarritzat hartuta, beti ere. Eguzkia ezkutatzen denean, jentilak, larruzko jantziekin eta zuzien argiez lagunduta, menditik jaisten dira eta beraiekin batera, sorginak ere azaltzen dira. Han izango da, ziurrenik, gure Mari Petralin ere!

Euskal mitologiako protagonista ugari agertzen da: jentilak, Sanmartin Txiki, Basajauna, Torto, zezengorriak eta sorginak, besteak beste. Mendiak bizi diren jentilak eta herriko kristauak aurrez aurre jarriko dira, batzuetan haserre, beste batzuetan, adiskide.

Aurtengo istorioa aurreratuko dugu: Apaizek asko kostata elizan jarritako Putterriko urrea lapurtu dute. Inork ez daki nor izan den. Abadeak Mikelats jentila izan dela dio, baina ez dago frogarik. Mikelats gizarajoa gaixo dago, hilzorian. Sanmartin Txikik lagunduko du eta Torto begibakarrak ere bai…

Oso istorio interesgarria aurkeztuko digute ataundarrek. Ziur gaude!

Hementxe irakur dezakezue albistea.

Posted in Albisteak, Historia | No Comments »

Zarautz hizketan

Posted by koro on 2nd Azaroa 2007

Zarautz hizketan liburua eta DVDa aurkeztu dituzte.

80 bat zarauztarrek hitz egiten dute bertan, XX. mende hasieran jaiotakoak denak. Nekazaritza munduko aldaketa, umetako jokoak, familia harremanak, desagertu diren hainbat lanbide… erakusten dizkigute eta, era berean, euskararen eboluzioa.

Orain 3 urte eman zuen beka bat Zarautzko Udaletxeak eta Aintzane Agirrebeña, Belén Maiz, Asier Sarasua, Miren Zabaleta eta Fernando Muniozgurenek jarri zuten martxan proiektua.

Posted in Euskara, Gizarte, Historia | No Comments »