Emakumeen esplotazio eta salmentaren aurkako nazioarteko eguna
Posted by koro on 2007 Iraila 23
Horrela izendatu omen dute irailaren 23a. Agian ez du arrakasta handirik izan izendapen horrek… Nik Diario Vascon bakarrik aurkitu dut albistea…
Agian egun bat izendatzea ere lotsagarri samarra da, gainontzeko 364 egunetan egiten duguna ikusita. Apunte batzuk jaso ditut hemen:
- Lan egun arrunt batean honen inguruko anuntzio ugari eskaintzen dira tirada handieneko egunkarietan: 702 El Paísen, 672 El Mundon, 225 ABCn eta 91 La Razónen.
- Emakumeen, bai heldu eta bai haurren salmenta diru iturri handi bat da eta gehien bat esplotazio sexualera esleituta dago. NBEn estimazioen arabera, urtero 5 eta 7 bilioi dolar mugitzen dira honen inguruan eta 4 milioi pertsona desplazatzen dira aktibitate hauek direla-eta.
- Urtero 4 milioi pertsona saldu ohi da, prostituzioarako edo esklabotzarako eta 2 milioi neskatila berri merkataritza sexualean barneratzen da.
- Norvegia eta Suedia hasi dira zerbait arautzen eta prostituzio eta turismo sexuala ordaitzen duten gizonezkoak penalitzatzeko arauak atera dituzte.
- EAEko “Defensoría para la Igualdad de Mujeres y Hombres” (ez dakit nola itzuli hori!) erakundeak tratu berdintasuna betetzen dela ziurtatzea du helburu, baina bere konpetentziak ez dira honaino iristen. Hala ere, denuntziatu beharreko gaia da!
Ez dakit gaur, irailaren 23a, Emakumeen esplotazio eta salmenten aurkako nazioarteko eguna den, baina datu hauek igande goiz batean dardara sortzen dute…
Artikulu osoa irakurri nahi izanez gero hemen aurki dezakezue.