Solasaldia JON MAIArekin
Posted by koro on 2007 Iraila 21
2007-2008 ikasturtea hasi da, baina Gizarteko Mintegia martxan jartzeko betarik ez dugu hartu oraindik. Berehala izango da hori, baina, bitartean, gure inguruko euskal gizartean garrantzia duen gai bat jarriko dugu mahai gainean.
Jon Maia bertsolariak idatzitako Riomundo liburua hizpide hartuta, bere ibilbide pertsonalaren berri ematen digu hurrengo bideoan ikus dezakegun elkarrizketan.
Beste hainbat etorkinen antzera, Euskal Herrira heldu zen aitona eta haren biloba Jon, ama hizkuntza gaztelania izanik, apurka-apurka euskaldundu egin zen.
Bideoa ikusteko klika ezazu hemen.
Oharra: Ikus daitekeen bezala, Elkarlan-en gunean jaso dugu.
Iraila 21st, 2007 at 6:45 pm
Aupa!
Lehenik eta behin, zorionak gune interesgarri honengatik. Eta, bigarrenik, esan nahi dizuegu euskaljakintzan duela gutxi argitaratu dugula Jon Maia eta Riomundori buruzko artikulua. Agian, zuen lanaren osagarri gisa erabil dezakezue…
Hementxe topa dezakezue: Riomundo - Jon Maia.
Ondo segi eta laster arte.