GIZARTE Jakintzan

Jakintza Ikastolako GIZARTEko Mintegiaren gunea

Ordiziako Musika Eskolak 25 urte: Golden Apple Quartet

Posted by koro on 2008 Ekaina 28

Atzo Golden Apple Quartet, Donostiako laukoak, Herri Antzokian abestu zuen lehen aldiz. Bukatu berria da ikasturtea, eta urte honetan guztian zehar Ordiziako Musika Eskolak bere 25. urteurrena ospatzeko ekitaldi ugari antolatu du. Atzokoak itxi zuen ospakizunen zerrenda.

1986an sortutako taldeak musika, umorea eta errespetua uztartzen ditu. Loiola Garmendiak, Eduardo Errondosorok, Manuel Romanok eta Enrique Otxoak osatzen duten laukoa ezaguna da oso musikaren munduan. Hamaika emanaldi eta ekitalditan parte hartu du Golden Apple Quartetek, eta haien ahots-joko, xelebrekeria eta erritmoarekin entzuleak bereganatzen iaioak direla erakutsi dute.

Ordiziako Musika Eskolak gonbidapen ugari banatu zuen guraso, lankide eta erakundeen artean eta gonbidatuek ez zien muzin egin. Oso gustu ona utzi zuen Golden Apple Quartetek ikusleen artean eta gaztetxoenek traje beltzek ematen zuten seriostasuna hausten zela ikusi eta ikasi zuten. Gozamena izan zen han bildu ziren guztientzat.

Ez zen giro atzo Ordizian! Inork ez zuen etxeratu nahi eta jende asko Garagardo Festara joan zen afaltzera; Musika Eskolakoek, berriz, Martinez jatetxean eman zioten bukaera urte luze eta aberats honi. Azken muturreraino zaindutako detaileak, gonbidatuen zerrenda atrilean, txartel dotoreak mahaian, lankideek jarri zuten giro goxoa…

Urte askotarako oparotasuna opa dizuegu denoi!

Posted in Albisteak | No Comments »

HERRI ANTZOKIAK 25 URTE: Joe Strummer: vida y muerte de un cantante.

Posted by koro on 2008 Ekaina 26

Ordiziako Herri Antzokiak 25 urte bete ditu, eta hori ospatzeko musikarekin zerikusia duten lau film proiektatuko dituzte. Zikloari Musika Zinean izena jarri diote, eta Musika Eskolak eta Herri Antzokiak antolatu dute elkarlanean.

Lau filmak ostegunetan izango dira, 21:00etan, eta sarrerak hiru euro balio du. Aurrenekoa gaur proiektatuko dute: Joe Strummer: vida y muerte de un cantante. Julien Templek zuzendutako filmak (123 min.) orain bost urte hil zen The Clash talde mitikoaren lider Joe Strummeri egiten dio gorazarre.

Gaur zortzi Across the universe filma botako dute. 1960ko hamarkadako AEBetako unibertsitateetan girotutako musikal antibelikoa da, Julie Taymorrek zuzendua.

Uztailaren 10ean, Anonimos filmaren txanda izango da. Gerra zibila bizi duen alegiazko Amerikako Estatu Batuetan girotua dago, eta Bob Dylan da filmaren haria eramaten duena.

Zikloa ixteko, Martin Scorsesek Rolling Stonesi buruz egindako dokumentala botako dute uztailaren 17an: Stones, shine a light.

Gaur ez da egun egokiena izan zikloari hasiera emateko. Garagardo Festa ere gaurkoan hasi da eta Strummerri buruzko pelikula honetan interes bizia izan zezakeen jende ugari han egotekotan zen. Dozena bat pertsona izango ginen aretoan eta asko estimatu dugu Herri Antzoki eta Musika Eskolaren ekintza. Pena izan da zikloan interes gehien piztuko duen pelikuletako bat lehenengoa izatea, Garagardo Festarekin batera, futbola… Aukera galdua!

Bide batez, zorionak esateko aprobetxatuko dugu. 25 urte emankor hauek jarraia izango duten itxaropenez, gure animoak bidaltzen dizkizuegu hemendik!

Posted in Albisteak | No Comments »

Britainiarren jatorri euskalduna?

Posted by koro on 2008 Maiatza 30

Galdera ikurra jarri dut, ez baitut ingelesez hitz egiten. Hala ere Indymedian ikusi dut albistea eta mapak, behintzat, ulertzen ditut.

British

Stephen Oppenhemerrek, Oxfordeko unibertsitateko genetista denak, hori frogatzen omen du bere liburuan. Bere ustez, euskaldunen arbasoek egin omen zuten Britainia eta Eskandinabiako lehenengo kolonizazioa duela 15.000-7.500 urte bitartean, azken glaziazioaren ondoren.

Hementxe irakur dezakezue.

Posted in Gizarte, Historia | No Comments »

URDANETA Argian

Posted by koro on 2008 Maiatza 26

Posted in Bideoak, Gizarte, Historia | No Comments »

Erdi Aroko azoka

Posted by koro on 2008 Maiatza 23

Asteburu honetan Erdi Aroko azoka egingo da Ordizian. Urdanetaren jaiotzaren V. mendeurrena dela-eta, espezien
feria eta “Oihanetik Itsasora” erakusketa eta antzezpena izango dira horren barnean. Hementxe utziko dizuegu egitaraua:

Maiatzaren 24a, larunbata

  • 11:00-Desfilea. Barrean kultur etxetik aterako da etaazoka hasiko da. Beira puztu, hargintza, forja, larrugintza, zeramika tailerrak… Espezien azoka Garagartza Plazan izango da eta Basotik itsasora erakusketa ere zabalduko da. Euskal Okeleko txahala ere erreko dute burruntzian.
  • 12:00- Arku tiraketa frontoian.
  • 12:30etan Storici Sbandieratori delle Contrade di Cor taldearen desfilea aterako da Barrenatik.
  • 13:00etan zaldi ferraketa.
  • 17:00etan desfilea eta saltokien irekitzea.
  • 18:00etan Storici Sbandieratori delle Contrade di Cort talde italiarra.
  • 18:30etan Beti Argi banda, Laguntasuna errondaila eta Larru-Arri abesbatza.
  • 19:00etan euskal okelata txahalaren dastaketa Garagartza Plazan.
  • 21:00etan Euskal Herriko ipuin eta elezaharraren kontaketa Plaza Nagusian.

Maiatzaren 25a, igandea

  • Aurreko egunean izandako antzeko gauzak. Hori bai, azoka beranduago hasiko da.
  • 12:15-Desfilea eta satokien irekiera.
  • 17:30- Desfilea eta saltokien irekiera.
  • 18:00- Basotik itsasora itsasontzi baten eraikuntza irudikatuko da, basokolana eta zura prestatzeko usadioa…

Anima zaitez eta etorri!

Posted in Albisteak | Tagged: , , , | No Comments »

URDANETA, dokumentala egiten…

Posted by koro on 2008 Maiatza 18

Posted in Bideoak | Tagged: , , | No Comments »

Urdaneta Jakintzan

Posted by koro on 2008 Maiatza 15

Aurten, Andres Urdanetaren V. mendeurrena betetzen den urtean, Ordiziak ekitaldi asko antolatu ditu haren omenez.

Jakintzak ere Urdanetaren irudiaren ezagutza sustatzeko bere ahalegina egin du eta urratu berri duen bide horretan jarraitzeko asmoa du. Honen inguruan aurtengo ikasturtean ikastolan burutu ditugun hainbat ekintzen berri emango dizuegu:

Andres Urdanetaren inguruan egindako lanak

- Edukiak ikastola osoan zabaldu: Gizarteko Mintegia Urdanetaren ezagutza maila guztietan txertatzen saiatuko da, ikasle ezberdinekin dauden irakasleekin egonez. Gizarteko Mintegia arduratuko da lan honetaz: http://andresurdaneta.wetpaint.com

- Ikasle talde bat espezializatu: Batxilergo 1eko Gizarte Zientzietako ikasleek prestatuko dute lanketa berezia: Erakusketa ikusi, landu eta hainbat lan egingo dituzte (Aurkezpena, Bideoak, artxibo zaharrak ikusi…). Batxi1 Gizako ikasle taldea arduratuko da lan honetaz. Urdanetaren erakusketa bisitatzen, Donostiako Elizbarrutiko Artxibategian Urdanetaren iloben bataioak ikusi genituen

- Ikasle talde bat LH5 eta 6. mailako ikasleez arduratu: Batxilergo 1eko ikasleek prestatuko dute lanketa hau: Urdanetaren inguruko garaian, biografian, teknologian, historian, geografian… sakontzen ahaleginduko dira eta ikasle gazteagoei aurkeztuko diete. Wiki bat irekiko dute lan guztien bilduma egiteko. Batxi1eko ikasle talde osoa arduratuko da lan honetaz eta LH5 eta 6. mailako ikasleek hartuko dute parte.

- Antzerkia: LH6. mailako ikasleek Txanelako 4. unitatean ipuinak antzerkiak gidoi bihurtu behar dituzte. Urdanetaren komikia antzerki gidoi egin dute eta ondoren, egindako lana antzestu dute. LH6. mailako ikasle taldea arduratuko da lan honetaz.

- Bideoak prestatu: Urdanetaren hainbat aldarte landuko dira eta bideo motzak osatuko dira, denen eskura jarriz. Batxi1 Gizako ikasle taldea arduratuko da lan honetaz: Urdanetaren bideoa1,   Urdanetaren bideoa2.

- Lehiaketa prestatu: 5 eta 6. mailako ikasleek edukiak ikasiko dituzte eta Kultur Astean lehiaketa burutuko da. Batxi1eko ikasle talde osoa arduratuko da lan honetaz eta 5 eta 6. mailako ikasleek hartuko dute parte.

- Ikasle talde batek LH2ko ikasleei klase eman: Batxiko ikasleek klase emango die LHko gela ezberdinei aurrez prestatu dituzten aurkezpena, bideoak eta abar erabiliz. Batxi1 Gizako ikasle taldea arduratuko da lan honetaz eta LH2ko ikasleek hartuko dute parte. Hementxe ikus ditzakezue argazkiak

Mendeurrena bukatzen bada ere, lanketa honekin jarraitzeko asmoa dugu. Hori bai! Datorren ikasturtean izango da!

Posted in Ikastola | No Comments »

URDANETA-M de Borja Ramos- Urdaneta y los pioneros vascos en Filipinas: su contribución a la formación de la nación filipina

Posted by koro on 2008 Maiatza 14

Filipinak

Hitzaldia

Non: Ordiziako Barrena Kultur Etxean

Noiz: maiatzaren 15a, osteguna, 19:00etan

Hizkuntza: gaztelera

Hizlaria: MARCIANO DE BORJA RAMOS, Filipinetako Enbaxadako lehen idazkari eta kontsula.

Ostegun honetan bukatzen da Ordizian Urdaneta eta bere testuinguru historikoaren inguruan antolatu den hitzaldi zikloa. Filipinetako Enbaxadatik datorkigu, Marciano de Borja Ramos.

Biografia

Marciano de Borja Ramos Pasigen jaio zen, Filipinetan, 1966an. Historia eta Atzerriko Hizkuntzetan lizentziatua da (Cum Laude) Filipinetako Unibertsitatean. Nafarroako Unibetsitatean Historia eta Geografia masterra egin zituen eta Nazioarteko Politika ikasi zuen Tokioko Unibertsitatean.

Tokio eta Txileko Santiagoko enbaxadetan aritu da lanean Espainiara etorri baino lehen. 2005eko irailean destinatu zuten Madrileko enbaxadara, lehen idazkari eta kontsul izendatuz. Politika eta ekonomia arloak ditu bere.

Argitaratu dituen hainbat liburu

FSO IV: Starting a Career in the Philippine Foreign Service, New Day Publishers, 1999

Basques in the Philippines, University of Nevada Press, 2005

Hitzaldia

Gaurko hitzaldiak azken aipatutako liburua landuko du. Bertan, Filipinetara iritsi ziren lehen euskaldunak agertzen dira, 1521ean Magallanesekin iritsi zirenak, eta baita gaur egun han jaio diren euskaldunen ondorengoak ere.

Euskal emigrazioaren ikerketa bat da eta Filipinetan eginiko ekarpen garrantzitsuaren errekonozimendua. Kontuan izan behar dugu, espedizio hauek gidatu zituzten pertsonen gehiengoa Gaztelako erresumatik etorri zirela, baina garai hartako Gaztelan, ez zeuden gaztelauak soilik. Gailegoak, kataluinarrak, andaluzak eta euskaldunak ere baziren.

1521-1898ko tarte horretan egindako espedizio, kolonizazio eta ebanjelizazioetan euskaldun ugari aurkitzen dugu: Elkano, Urdaneta, Legazpi, Saltzedo, Goiti, Guido de Lavezares

Gaur egun ere, euskaldunek protagonismo handia dute Filipinetako komunitatean, bai ekonomian, nola politikan ere. Aboitiz, Araneta, Arrespacochaga, Ayala, Bilbao, Eizmendi, Ynchausti, Yulo, Zubiri, Elizalde, Garchitorena, Isasi, Loyzaga, Luzuriaga, Moraza, Uriarte, edo Zuloaga ezagunak ditugu egungo gizarte filipinarrean.

Erruz aritu gara Urdaneta eta bere testuinguruaz hitz egiten, Gaurkoan, aukera aparta izango dugu, beste ikuspuntua aztertzeko, Filipinetakoa, alegia.

Aldi berean, agurra izango da. Zorionak eman behar dizkiegu antolatzaileei. Hitzaldi zikloa hau gozatzeko aukera izan dugunok, ordiziarrak hurrengo zikloari hasiera emateko beste 100 urtez itxaroten ez egotea espero dugu!

Posted in Albisteak, Gizarte, Historia | Tagged: , , , , , | No Comments »

URDANETA-DE MIGUEL: Los conocimientos náuticos en la época de Urdaneta

Posted by koro on 2008 Apirila 16

HIZLARIA: José Ramón de Miguel Bosch

NON: Barrena Kultur Etxea

NOIZ: apirilaren 17a, osteguna, 19:00etan

HIZKUNTZA: gaztelera

Urdaneta eta bere garaia liburu aurkezpenaren ondoren, aurrera darrai Barrena Kultur Etxean Andres Urdanetaren figuraren gaineko solasaldi-zikloa

1525. urtean, Andres Urdaneta nabigatzen hasi zenean, garaiko bi potentziak (Portugal eta Espainia) ozeano-hedapen prozesuan zeuden bete-betean, bai Amerikan eta baita Asian ere.

XV. mende amaieran, Mediterraneoko lurrak utzita Atlantikoranzko joeran itsasontzien forma eta neurriak aldatu behar izan ziren eta jakinduria teknika berrietara egokitu behar izan zen. Euren ozeanoz handiko jomuga horretan itsasontzi horiek gidatuko zituzten profesionalen behar gero eta handiagoa asetze aldera, Gaztelan, eta nahiz eta neurri txikiagoan baita Portugalen ere, Nautikaren inguruko itunak ugaldu egin ziren.

“Nabigatzearen artea”, nautika modernoaren hastapena, aplikatu ziren diziplinen artean lehenengotarikoa izan zen. Jarduera tekniko hori kosmografia, geografia, matematika, fisika eta meteorologia bezalako oinarri zientifikoetan sostengatzen zen.

El mundo es rredondo o espherico, puesto que las nauegaciones y descubrymientos que se han echo e se hazen se hazen por cartas planas… 1508. urtetik aurrera Fernando Katolikoak erabakita Padron Real delakoa eratu zen, gertatzen diren heinean aurkikunde berriak sartuz doan mapa-mundia eta dagoeneko 1529. urtean longitudeen eskala sartzen da eta 1536an orratzaren aldaera magnetikoa. Gero eta tona kopuru handiagoko ontzien beharrak, egurraren ekoizpena arrazionalizatzea eta ontzi-arkitektura matematizatzea eragin zuen.  Honen adibide da 1587. urteko Garcia de Palacioren ituna. Bertan itsasontzien lehen plano inprimatuak aurkitzen dira. Zientziaren ikuspegitik arras garai interesgarria izan zen eta jendarte gehienarentzat ezezaguna aldi berean.

Urte horietan kartografiaren garapenak mapa lauen gainean lurbiraren aldeak proiektatzeko arazoari irtenbidea eman zion. Urdaneta berak aipatzen du 1566an Felipe II.ari egindako aldarrikapenean: “ Y porque el mundo es rredondo o espherico, puesto que las nauegaciones y descubrymientos que se han echo e se hazen se hazen por cartas planas…..”. 1508. urtetik aurrera Fernando Katolikoak erabakita Padron Real delakoa eratu zen,gertatzen diren heinean aurkikunde berriak sartuz doan mapa-mundia eta dagoeneko 1529. urtean longitudeen eskala sartzen da eta 1536an orratzaren aldaera magnetikoa.

Gero eta tona kopuru handiagoko ontzien beharrak, egurraren ekoizpena arrazionalizatzea eta ontzi-arkitektura matematizatzea eragin zuen. Horren adibide da 1587.urteko Garcia de Palacioren ituna. Bertan itsasontzien lehen
plano inprimatuak
aurkitzen dira.

Zientziaren ikuspegitik oso garai interesgarria izan zen eta jendarte gehienarentzat ezezaguna aldi berean.

Posted in Albisteak, Gizarte, Historia | No Comments »

URDANETA: JOSÉ RAMÓN DE MIGUELen “Urdaneta eta bere garaia” liburuaren aurkezpena

Posted by koro on 2008 Apirila 9

Ostegun honetan,  apirilaren 10ean, arratsaldeko 7etan, Ordiziako Barrena Kultur Etxean Urdaneta eta bere garaia liburua aurkeztuko da. Bertan, azken urte hauetan José Ramón de Miguelek egindako azterketak, orijinalen gaineko lanak…plazaratzen dira. Aurkezpenean, José Miguel Santamariak (Ordiziako alkateak), José Ramón de Miguelek (egileak)  eta Mikel Aramendik (liburuaren euskara itzultzaileak) parte hartuko dute.

Posted in Albisteak | No Comments »